[itzul] Sagarrondo bati seaska kanta

Patricia Jorge Kuartango kuartango a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 19, 08:34:47, CEST 2016


Egun on guztioi:

Eguna goxo-goxo hasteko... "Sagarrondo bati seaska kanta", Bernardo
Atxagaren olerkia, Ruper Ordorikaren musika:

https://www.youtube.com/watch?v=puTbhc7XgL8

Ba al dakizue ea gaztelaniara itzulita dagoen?

Kontu birekin gabiltza bueltaka:

Geldiro haziko zara, mara mara,
sagarrondo xume, zipriztin, tto-tto,
doi-doi gizendu, sagarrondo ttipi,
hogei urtez gero egonen zara potolo...
Zure abarrez txintxilikatuko dira
armiarmak, euritsuaren ttanttoak,
zure txulotan gordeko kattagorriak,
kattagorri lapur, buztan-handiak....
Zirt-zart etorriko zaizu apirila,
sagarrondo maite, sagarrondo txuri,
txurigo maiatzaz sagarrondo loti,
soineko berriaz printzesa dirudi,
ekainean bareak zuri begira,
zure fruituak noiz jausiko ote behera,
banketea nahi dugu zure kontura,
sagarrondo txintxo, sagarrondo ona...

Eskerrik asko!

Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160519/d8a0ec37/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago