[itzul] HiztegiAPP: mugikorretarako aplikazio berria

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia elhuyar-ht a bildua elhuyar.com
Al, Maiatza 30, 13:51:49, CEST 2016


Arratsalde on:


Hiztegiak eta bestelako zenbait hizkuntza-baliabide kontsultatzeko
aplikazio berri bat kaleratu du Elhuyarrek mugikorretarako: HiztegiAPP.



Dagoeneko eskuragarri dago Google Play
<https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.elhuyar.hiztegiapp>n,
Android mugikorretarako, eta laster egongo da erabiltzeko moduan iOS
mugikorretarako bertsioa ere App Store
<https://itunes.apple.com/es/app/hiztegiapp/id1079274325?mt=8>n (une
honetan, beta bertsio bat dago).



HiztegiAPP hiztegi bat baino gehiago da; zehazki, 36 hizkuntza-baliabide
aldi berean kontsultatzeko aukera ematen du. Tartean, euskarazko hiztegi
elebidunak, eleaniztunak, sinonimoen hiztegiak, corpusak, Xuxen zuzentzaile
ortografikoa eta abar eskaintzen ditu. Lehenespenez, 8 hizkuntza-baliabide
hauetan egiten du kontsulta:

·         Elhuyar Hiztegia <http://hiztegiak.elhuyar.eus/>

·         Euskalterm
<http://www.euskara.euskadi.eus/r59-euskalte/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do>

·         Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua
<http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu>

·         Labayru Hiztegia <https://hiztegia.labayru.eus/?locale=es>

·         Orotariko Euskal Hiztegia
<http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=276&Itemid=413&lang=eu>

·         UZEIren Sinonimoen Hiztegia
<http://www.uzei.eus/zerbitzuak-eta-produktuak/produktuen-katalogoa/sinonimoen-hiztegia/>

·         Zehazki Hiztegia <http://www.ehu.eus/ehg/zehazki/>

·         Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa
<http://zthiztegia.elhuyar.eus/>



Nahi izanez gero, bilaketak baliabide horietan guztietan batera egin
ditzakezu, edo kontsultarako baliabideen zerrenda pertsonalizatu dezakezu,
eta nahi duzunean aldatu, unean uneko beharrak kontuan hartuta. Hautatzen
dituzun baliabideen arabera, hizkuntza-aukera bat baino gehiago dituzu,
betiere tartean euskara dela (gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana,
latina, japoniera…).


Aplikazioa erabilerraza da oso, eta bilaketak euskaratik egiten badituzu,
gainera, bilaketa “lematizatzeko” ahalmena ere badu HiztegiAPP aplikazioak.
Alegia, erabiltzaileak “nentorkizun” hitzaren esanahia ez badaki, adibidez,
bilaketa egin aurretik, “etorri” erroa zein den topatuko du HiztegiAPP
aplikazioak, eta azken horren bilaketaren emaitza ikusiko du zuzenean
erabiltzaileak. Horretarako, baliabideen zerrendaren amaieran agertzen den
“lematizazioa” aukera aktibatu besterik ez da egin behar.



HiztegiAPP eskuratu nahi izanez gero, zoaz Google Play
<https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.elhuyar.hiztegiapp>ra,
Android sistema eragilea duen mugikorra baldin baduzu, edo App Store
<https://itunes.apple.com/es/app/hiztegiapp/id1079274325?mt=8>ra, iPhone
edo iPad bat baduzu. Bertako bilatzailean “HiztegiAPP” jarri, eta zuzenean
deskargatu dezakezu mugikorrera, zentimorik ordaindu gabe. Animatu eta
probatu!


[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
*elhuyat-ht a bildua elhuyar.com* <elhuyar-ht a bildua elhuyar.com>
Tel.: 943363040 | luzp.: 214

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<http://www.elhuyar.org/EU/bazkidetza>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160530/99033b9d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago