[itzul] FW: San Jeronimo, "Moises" adarduna eta Xabier Olarra
koro navarro
navarro.koro a bildua gmail.com
Lar, Urr 1, 13:00:42, CEST 2016
Oso ondo, Iñaki, azken mezuan esaten dituzunak.
Bukaerako puntuari buruz: iruzkinik ez, pare bat ohar atera da hedabide eta
abarretan. Besterik ez. Eta hauxe da, Olarrak itzulitako Ulises hau, euskal
itzulpenaren historian egin den eginahalik garrantzitsuenetako bat.
Mugarria, modako hitzekin esanda. Eta denok mutu… Zerrenda honetantxe, eta
beste zenbait tokitan, eztabaidan isildu gabe egon beharrean, Olarrak
emandako irtenbideez, soluzioez, hanka-sartzeez etab, etab.
Emango ahal diote behintzat Euskadi saria itxura guztien arabera inor
gutxiri inporta zaion liburu honi.
Irudipena dut horrelakoak –profeta basamortuan, Moisesez ari garenez– ez
direla itzulpenean bakarrik gertatzen, besteetan ere gertatzen direla,
liburu lodiekin bereziki. Ezta euskararen munduan bakarrik ere.
Nik atera ditut neure konklusioak. Atera bitza bakoitzak bereak
2016-09-30 14:11 GMT+02:00 "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.eus>:
> Xabier Olarrak egindako James Joyceren *Ulises* euskarazko itzulpena
> bigarrenez irakurtzen ari naizela (plazer handiagoarekin bigarrenean
> lehenengoan baino), orain dela aste batzuk, 7. episodioan, Xabier Olarraren
> ohar bitxi hau berrirakurri nuen (7. episodioko 156. orrialdeko 7. oharra -
> 861. orrialdea):
>
>
>
> “156.7 *harri-adarduna *Michelangeloren eskulturan Moisesek adarrak ditu,
> Erdi Aroko haren irudi gehienetan bezala. Bereizkizun hori hebreerazko
> *qaran* hitzean oinarritzen da (jatorrizko esanahia “adarrak agerian
> jarri” baitzuen, baina metaforikoki esan nahi baitzuen “errainuak,
> printzak, izpiak egotzi”). Okerra Errege Jakueren Biblian ere jasoa dago:
> “adarrak ateratzen zitzaizkion eskutik” (Habakkuk 3:4). San Jeronimok ere
> antzeko huts bat egin zuen *Irteera*ko 34:29 txatala itzultzean:
> “Ondoren, Moises Sinai mendetik jaitsi zen, legearen bi harlosak eskuan
> zeramatzala. Ez zekien *aurpegia distiratsu zuenik*, Jaunarekin mintzatu
> izanagatik” behar zukeena honela eman baitzuen: “*haren aurpegia adarduna
> zen*”, eta hor ezarri zuen tradizio ikonografiko okerra”.
>
>
>
> Pentsa, ba, hain santu ez garen itzultzaileok ere zenbat holako ez ote
> genituen egingo, nahiz eta hainbesteko eraginik ez izan, noski (zorionez,
> edo zoritxarrez?).
>
>
>
> Ba, aitzakia horrekin, gaurko egunean, euskal itzultzaile guztiok
> zoriontzeaz batera, bereziki zoriondu nahi dut Xabier Olarra itzultzailea,
> berari esker irakurri baitut *Ulises* lehenengo aldiz, eta euskaraz.
>
>
>
> Bota diezaiokedan lorerik onena da, nire ustez, itzulpena irakurriz James
> Joyce irakurtzen ari nintzela (edo hala iruditzen zitzaidan niri,
> behintzat, eta hala zen, izan ere, baina Xabier Olarra zen, aldi berean,
> jakina, baina...).
>
>
>
> Horrenbestez, pedantekeriatan erori baino lehen (Joycek ez lidake
> barkatuko), bakarrik esan nahi dut apenas ikusi dudala itzulpenari buruzko
> iruzkinik hedabideetan.
>
>
>
> Ondo ospatu denok gure eguna!
>
>
>
>
>
> Iñaki
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> ------------------------------
>
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
> Gipuzkoan
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>
> ------------------------------
> Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori
> dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea
> gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
>
> A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en
> consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en
> sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
>
> Gipuzkoan
>
> euskaraz bizi eta lan egiten dugu
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161001/59bf70d6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago