[itzul] Un pueblo de cine
Gilen Mejuto
gilenmejuto a bildua gmail.com
Iga, Urr 16, 21:03:28, CEST 2016
Kaixo,
Nire ustez, aipatu 'zinez(ko)' hori oso erabilgarria da oraingoan ere,
esaterako:
- Zinezko herri bat
Eta zerbait sortzaileagorik nahi izatekotan:
- Herri (bat) zinegarria!
inaki irazabalbeitia<inakixabier a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko urriak 14 17:05):
> Garai batean 'gele' bultzatu eta usatu genuen kimikariok, baina ez zuen
> hizkuntzalariek gogoko izan.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2016(e)ko urriak 14 16:18):
>
> Bete-betean asmatu ere! Zorionak, benetan.
>>
>> Bidenabar: bitxia, grafia berari ematen zaion esanahiaren arabera, nola
>> aldatzen den "zinezko" hori ahoskatzeko modua, ezta? "Bainugelan
>> bainu-gelarekin dutxatu naiz" esaldian bezala...
>>
>> Asteburu on.
>>
>> Xabier
>>
>> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko urriak 14 16:05):
>>
>> Arratsalde on: duela hamar-hamabi bat urte edo hasi zen Kutxa, Donostiako
>>> Zinemaldirakoan, postal batzuk argitaratzen, urtero, zuri-beltzean:
>>> fotomontaje edo collage moduko batzuk ziren (King Kong Hotel Londresen,
>>> James Bond Kontxan, etab.); gogoan izango dituzue, seguru aski, zuetariko
>>> askok... "Una ciudad de cine" zen slogana -beti bezala, erdaraz pentsatua
>>> -, eta Kutxako Euskara Zerbitzuan, apropos eta nahita noski, "Zinezko hiri
>>> bat" euskaratu genuen, "zinezko" horretan bai zinema bai hiriaren
>>> zinezko/benetako xarma-edo batuz edo batu nahirik. Uste dut asmatu genuela,
>>> edo asmatu samartu behinik behin.
>>>
>>> Ongi izan.
>>>
>>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea
>>>
>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
>>> idatzi zuen (2016(e)ko urriak 13 07:46):
>>>
>>> Zineherri.
>>>>
>>>> Garikoitz
>>>>
>>>>
>>>> El 2016/10/12 a las 21:06, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua escribió:
>>>>
>>>>> Kaixo: bururatzen al zaizue moduren bat goiko horri bi adierak emateko;
>>>>> alegia, zinema eta aparteko, ezin hobea izatea?
>>>>>
>>>>> Ekarpen guztiak ongi etorriak!
>>>>>
>>>>> Mila esker, aurrez
>>>>>
>>>>> Joxemari
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161016/f7ea19dd/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago