[itzul] eukariota ala eukarioto?
Rezola Clemente, Martín
martin-rezola a bildua ivap.eus
Ost, Urr 19, 13:53:32, CEST 2016
Bide batez, protisto (zelula eukaritoko/a zelulabakarra) bai, hala jasota dago, eta ez protista*.
Martin Rezola
From: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.eus]
Sent: asteazkena, 2016.eko urriak 19 13:48
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] eukariota ala eukarioto?
Antza, Euskaltzaindian ere ez daude pozik erabaki zaharrarekin, eta Hiztegi Batuko Lantaldeak araua aldatzeko eskatuko dio Euskaltzaindiari. Horrela dio, behintzat, Hiztegi Batu Oinarridunean.
- Bidalketa: [2015-11-10] Datuak aztertu eta gero, araua aldatzeko eskatuko dio Lantaldeak Euskaltzaindiari (prokarioto eta eukarioto formak proposatuz).
"Mitokondria"-ri buruz ez dago informaziorik. Dena dela, Euskaltzaindiaren Hiztegitik kanpo --halako baieztapen biribilak egitea ausartegia izan daitekeen arren-, euskarazko erabilera uniformea eta aho batekoa da: "mitokondrio".
Asier Larrinaga Larrazabal
From: jaione alberdi gabilondo [mailto:jaionealga a bildua gmail.com]
Sent: asteazkena, 19 de urria de 2016 13:35
To: itzulist
Subject: [itzul] eukariota ala eukarioto?
Kaixo denoi, Euskaltzaindiaren Hiztegian eukariota eta prokariota ematen dute zelula mota horiek izendatzeko, bai adjektibo modura (Zelula eukariotak), bai izen modura (Ogi legamia eukariota sinplea da). Elhuyarren eta Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan, berriz, eukarioto eta prokarioto dago jasota, izen eta adjektibo modura. Eukariotiko eta prokariotiko forma ere erabil daiteke, baina horrek ez du zalantzarik eragiten.
Bestalde, zelula eukarioten (eukariotoen?) organulu baten izenarekin, hau da, gaztelaniazko mitocondria hitzarekin ere sortu zaigu duda (frantsesez, mitochondrie; ingelesez, mitochondrion). EH-n mitokondria dago jasota (Mitokondriako DNA zelularen nukleotik kanpo dagoen material genetikoa da), eta Elhuyarren eta ZTH-n, berriz, mitokondrio.
Zergatik hiztegi batzuetan modu batera eta beste batzuetan beste batera? Inork ba al daki seguru nola jokatu beharko genukeen?
Mila esker aldez aurretik / Jaione
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
[Bidaltzaileak irudia kendu du.]<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/35607a5b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 746 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20161019/35607a5b/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago