[itzul] palmas flamencas, batir palmas
Unamuno Plazaola Mario
m.unamuno a bildua pamplona.es
Ast, Ira 8, 13:12:11, CEST 2016
Kaixo lagunok...
Berez, "txaloak jo" atera zait..... baina... gauza bera al dira "batir palmas" eta "aplaudir".
Nik ñabardura garbia ikusten dut ekintza bien artean, batetik musika edo erritmoa egiteko molde bat, eta bestetik ekitaldi jakin bat saritzeko keinua (edo agurtzekoa, esaterako ekitaldi politiko baten amaieran). Hau da, Estrella Morentek (demagun) amaitu du bere ekitaldia, eta nik txalo egin dut, txaloak jo ditut, baina haren ikuskizunak iraun bitartean ni ez naiz gauza (ez dakidalako egiten) erritmoa markaten duten "palma" horiek... jotzen????
Hiztegietan, Elhuyarren eta Zehazkin, "txalo jo" eta "txalo egin" ematen dira "batir palmas" eta "dar palmas" horien pareko...
Ikusten al duzue zuek goian aipatu dudan ñabardura? baiezkoan, nola jokatuko zenukete?
Eskerrik asko aurretiaz....
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160908/9156fba9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago