[itzul] "Te escuchamos"

Xabier allurritza a bildua gmail.com
Al, Ira 19, 03:15:59, CEST 2016


Aupa, Juan:

Nik uste dut oso ondo ulertzen duzula eztabaidak argudio-kontrajartzearen bidez soilik direla emankor.

Ondo izan,

Xabier

Enviado desde mi iPad

> El 19 sept 2016, a las 3:03, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Alusioz, Xabier:
> 
> "Argudio" (?)... "objektibo" (!)... Orotariko Euskal Hiztegia gaztelaniazko esaldiak nola irakurri behar diren argitzen... "Sentiberatasun soziolinguistiko" delakoa aipatu eta ni bezalako gizarteko hiztun sentiberari muturreratu hain testu xinplea irakurtzen ez dakiela... Berotu zara noski, eta horra.
> 
> Bidenabar, eta alferrik noski: abiapuntuan, neure iritzia eman baino ez dut egin, ene aburuz esaldiaren (ustezko) zentzutik hurbilago legokeen itzulpen-aukera baten alde, ez ezeren aurka. (Gainerakoa, abisatu dut bertan, hizkuntza-gorabehera baten maiseaketa baino ez zen, aitzakia baliatuz).
> 
> Hori bai: neure iritziari eusten diot guztian.
> 
> 
> 
> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 19:04):
>> Hasiera batean uste baino mami gehiagoko kontua suertatzen ari da hau.
>> 
>> 1) "Escuchar"en euskarazko baliokide bete-betea "entzun" da, eta EZ "adi egon". Ez, noski, nik esaten dudalako, baizik eta Orotariko Hiztegian argi asko esaten delako. Bai "adi"n begiratuta, bai "entzun"en begiratuta. Bigarren horren kasuan, gainera, bipil askoa den ohar batekin ("entzun" aditzaren egunerokotasun goria nahikoa izango ez balitzaigu ere): "de uso general en todas las épocas y dialectos".
>> 
>> Hori horrela, ez naiz esaten ari kasu guzti-guztietan (bururatu ahal nahiz ezin zaizkigunetan ere) "escuchar=entzun" euskaratzera derrigor-derrigortuta gaudenik, zurrunkeria hutsean. Esaten ari naizena da horixe dela ordain zuzenekoena, eta "adi egon/eduki" erabiliz gero esanahi-lerratze bat gertarazten ari dela. 
>> 
>> Eta ez dut esango, ezta ere, kasuaren arabera justifikaezina denik halako esanahi-lerratze bat. 
>> 
>> Baina, gutxien-gutxienik ere, espero izatekoa da argudioren bat ematea hain eskueran dugun "entzun" aditza propio alboratu eta horren ordez esanahi gutxi-asko ezberdinekoa den beste aditz edo espresio bat erabiltzeko.
>> 
>> Eta, "argudio" diodanean, "argudio objektibo" esan nahi dut noski, eta ez "aukerarik desegokiena dirudi" bezalako baieztapen lauso funtsatugabe bat.
>> 
>> Bada, nik ez dut orain arte horrelako argudiorik ikusi. Eta oker banago, adieraz bekit, mesedez, zein izan den argudio hori.
>> 
>> 2) Aditza galdegaitzeko "egin" sartzeaz, ez noa orain kontu horretan sakontzera, baina "egin" hori beharrezkoa ez izatearekin ez nago oso ados. Izan ere,
>> 
>> "entzuten dizugu": "bai entzun/ez entzun" bitasuna argitzeko esantzat har daiteke ("Apollo, hemen Houston, entzuten dizugu"="bai: entzun, entzuten dizugu" zentzuarekin).
>> 
>> "entzun egiten dizugu": "egiten dizuguna entzun da" zentzuarekin (eta ez alboko bulegora bidali, edo kexu-inprimakia betearaztera mugatu, adibidez).
>> 
>> 3) Juan, ez dut inola ere esan "gauzkazu" forma ulertzen ez denik (ondo irakurri, arren), baizik eta ulergarria izan daitekeela forma horren ordez ohikoagoa den beste bat lehenestea. Zuzentasun biluzia publiko zabalarentzako testuen egile batek kontuan hartu beharreko faktoreetako bat baizik ez baita. Sentiberatasun soziolinguistiko pixka batez jokatzea ere bada beste faktore bat, eta ez makala. Eta, ikuspegi horretatik ere (eta ez goian aipatutako ikuspegi semantikotik bakarrik), komenigarriagoa iruditzen zait (eta ezertan ere ez "erraz(ta)tua": zertan legoke, ba?) "entzuten/entzun egiten dizugu", "adi gauzkazu" baino; bai eta, adibidez, "ahal dizkizuegu", "diezazkizuekegu" baino. Ezen, zein da euskaraz esapide naturalena, alde handiz (eta kontsiderazio semantikoa alde batera utzita): "adi gauzkazu" ala "entzuten dizugu"? "Adi zauzkat" ala "entzuten didazu"? Arren, lan egin dezagun euskarazko testuak euskaldunoi hurbiltzeko, eta ez gugandik urruntzeko.
>> 
>> Xabier Aristegieta
>> 
>> 
>> 
>> 
>> Enviado desde mi iPad
>> El 17 sept 2016, a las 22:49, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
>> 
>>> Oraingoan, aukera zehatzei buruz:
>>> 
>>> 1) Gehienetan bezala, erdarari gutxiegi erreparatzen ote diogun. "Escuchar" ez da "oir", eta --kasu honetan garbi samar dagoenez zer adierazi nahi den ("arreta jarri", hor nonbait), eta hortik ateratzen denez inferentzia pertinentea ("aintzat hartu eta jaramon egin" edo)--, aukerarik desegokiena dirudi "entzun" itzultzea.
>>> 
>>> 2) Aditza galdegaitzeko "egin" sartzeaz oro har esan litezkeenak gorabehera:
>>> 
>>> a) Nabarmentxo da hor ez dela beharrezkoa are "egin" hori normal-normal darabilgunon hizkeran.
>>> b) Aukerakoa dela jota ere, ez dirudi aukerarik onena, aukeran, laburtasuna ere balio preziatua den genero batean.
>>> 
>>> 3) Gurasokeriaren maila ikaragarri igota ere, begitantzen zait gehitxo esatea dela "gauzkazu" eta beste halako hainbat ULERTZEN ez dituenik oraingo euskaldun korrienteak, nahiz berak gero besterik erabili. Jakina, guk ere berari laguntzeko ustez baztertzen baditugu... zera... hobe geuri ere ahaztea nola zen euskara ez hain erraz(ta)tuan. Martxa honetan, jakina, barkamena eskatzen hasi beharko dugu euskara txukun(egi)a erabiltzeagatik.
>>> 
>>> 4) Hala ere, euskal aditz guztien berezko zailatsun antidemokratikoa saihestu nahi izatera, beti geratuko zaigu konponbideren bat, hala nola: "Zuri adi beti (gu)".
>>> 
>>> 5) Kontrako bidean ere egin liteke, baina ni neu ez naiz partidario: "adi gagozkizu".
>>> 
>>> 6) Aukerak aukera, gogoan izan San Jeronimo gure patroi handiaren hura indarrean dagoela oraindik ere itzulpen-aholku gisa: "Ez hitzez hitz, zentzuz zentzu baizik".
>>> 
>>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 11:04):
>>>> Ohar batzuk:
>>>>  
>>>> 1.- "Adi": Josebak ez digu informazio handirik ematen "te escuchamos" horretaz, eta beraz ez dakigu gaztelaniazko "escuchar" hori estu-estu hartu beharrean gauden ala esanahi zabalago batekin hartzeko moduan, edo gaztelaniazkoan esanahi bikoitzik edo esanahi-jokorik ote dagoen ala ez. Hori kontuan hartu beharrekoa da, noski. Horrelako informaziorik ezean, komenigarriena zorrotz jokatzea iruditzen zait, eta halatan, azpimarratzea "adi egon" ez dela zehazki "entzun" (ikus Orotariko Euskal Hiztegian). Horregatik, "entzun" aditza aukeratzea irtenbide ziurragoa iruditzen zait.
>>>> 
>>>> 2.- Adi "gaude": aditz laguntzaile horrek ez du gaztelaniazko  "te escuchamos"eko "nosotros/tú" harremanaren berri ematen.
>>>> 
>>>> 3.- Adi "gauzkazu": harreman horren berri ematen du, bai, eta horixe da aditz-forma zuzena, noski. Baina publiko zabalarentzat idazten duen orok zuzentasunaz gain bestelako kontsiderazioak ere aintzat hartu behar dituenez, ulergarria dateke "gauzkazu" formaren aldean beste forma ohikoagoren bat lehenestea.
>>>> 
>>>> Guzti horrengatik, nik nahiago dut "entzun egiten dizugu".
>>>> 
>>>> Xabier Aristegieta
>>>> 
>>>> 
>>>> Enviado desde mi iPad
>>>> 
>>>>> El 17 sept 2016, a las 18:29, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
>>>>> 
>>>>> Nik ere bide horretatik joko nuke. Bidenabar, hala ere, beste kontu bat atera nahi dut, ea ados garen/gauden:
>>>>> 
>>>>> Egia da euskalki-gorabehera direla halako izan/egon alternantzia asko ("prest da/dago"...), eta, paraleloki, izan/eduki ("prest dut/daukat") baina nabarmen samar ageri da hizkera bakoitzaren barrukoa ere nahasten ari dela, batez ere orainaldiko hirugarren pertsonatik kanpoko formekin.
>>>>> 
>>>>> Adibidez, hiztun asko aldatzen da aditzez iraganaldiko formetan:
>>>>> 
>>>>> prest zaude (egon) / prest zinen (izan)
>>>>> 
>>>>> Bai eta orainaldikoetan ere, pertsona aldatzean:
>>>>> 
>>>>> preso daukate (eduki) / preso zaituzte (izan-ukan)
>>>>> 
>>>>> Azalpenik errazena zera da: "zeunden", "zauzkate" (eta, zer esanik ez, "zinduzkaten") eta gisako adizkiak desagertuak egotea hiztun askoren paradigman, eta ordezko sinonimo gisa baliatzea "zinen", "zaituzte/zintuzten" eta gainerako formak, laguntzaile gisa ere erabiltzen direnez ezagun-errazagoak noski (hala ere, badakigu errazbide-edo horrek "zaituzte">"dizute" ordeztera ere badaramala hainbat hiztun...).
>>>>> 
>>>>> Nolanahi ere, eta egon/eduki dagokiola garbi dagoen kasuan, ahalegindu beharko genuke, nik uste, erabilera formal, zainduan, usadio jatorrari eusten. Alegia, "¿adi da/zen" erabiltzen ez badugu, ez jotzea horretara hortik kanpoko adizkiekin ere ("¿adi gaituzu,/gintuzun").
>>>>> 
>>>>> Gaurko "adi gaituzu" horrek, hain zuzen ere, hain zabalduta dagoen "zain gaituzu" formula (nire belarrientzat) ustela ekarri dit gogora. Zuzena balitz, "adi/zain gara" ere normala litzateke.
>>>>> 
>>>>> Tira: ondo dakit badituela kontuak beste mila buelta, baina, itzulinguru gehiago gabe, hain zaila (?) edo pedantea (!) da honelakoei eustea?:
>>>>> 
>>>>> "adi/zain gaude/gauzkazu"
>>>>> 
>>>>> Barka lezio-kutsua.
>>>>> 
>>>>> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 17 02:31):
>>>>>> Egun on: nik "Adi gaituzu" esango nuke. Ongi izan.
>>>>>> 
>>>>>> Joxe Austin Arrieta Ugartetxea.
>>>>>> 
>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16 23:50):
>>>>>>> Misterio handirik ez, ez?: "entzun egiten dizugu".
>>>>>>> 
>>>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>>> 
>>>>>>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi zuen (2016(e)ko irailak 16, ostirala):
>>>>>>> 
>>>>>>>> App batean jarri nahi dute.
>>>>>>>> 
>>>>>>>> Nola esango zenukete?
>>>>>>>> 
>>>>>>>> Aurretik eskerrak emanez
>>>>>>>> 
>>>>>>>> -- 
>>>>>>>> Beste barik
>>>>>>>> 
>>>>>>>> Joseba Berriotxoa
>>>>>>>> 
>>>>>>>> 946732769
>>>>>>>> 
>>>>>>>> 656759537
>>>>>>>> 
>>>>>>>> joseba a bildua erroteta.com
>>>>>>>> 
>>>>>>>> www.erroteta.com
>>>>>>>> 
>>>>>> 
>>>>> 
>>> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160919/a6ec7011/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago