[itzul] palmas flamencas, batir palmas

Unamuno Plazaola Mario m.unamuno a bildua pamplona.es
As, Ira 20, 09:53:43, CEST 2016


   Eskerrik asko Iñaki:

    Nik ere adibide ugaritan ikusi dut interneten "txajo jo" hori.  Erabat konbentzitzen ez nauen arren, maileguaren bidetik joko nuke.

     Ondo izan.   Mario



De: "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" [mailto:iibanez a bildua gipuzkoa.eus]
Enviado el: jueves, 08 de septiembre de 2016 14:17
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] palmas flamencas, batir palmas

Ñabardura baino gehiago, nik ikusten dut bi gauza guztiz desberdinak direla, baina ez batean "batir" eta bestean "dar" erabiltzen delako, zeren RAEren arabera, "batir palmas" ere orokorra izan daiteke: "txaloak jo" besterik gabe.

batir palmas
1. loc. verb. Aplaudir, dar palmadas de aplauso.
2. loc. verb. Seguir con palmadas los distintos ritmos de la danza andaluza.


Hortaz, biak bereizi behar direnean, "dantza flamenkoa", "gitarra flamenkoa", "kantu flamenkoa" eta abar dauden bezalaxe, "txalo-jotze flamenkoa" izan liteke aukera bat.

Mailegua hartzea izan liteke beste bat: "palmak jo" (txalo flamenkoez ari garenean, txalo orokorretatik bereizteko).

Dena dela, testuinguruak esango digu ezinbestean erabili behar ditugun "flamenkoa" edo "palmak" edo ezer ez, edo nola moldatu behar dugun txalo-jotze hori adierazteko modua, Interneten aurkitu dudan testu honetan bezala:

Flamenkoa hiru adierazpidek osatzen dute: kantuak, gitarrak -lantzean
bandurriak-, eta dantzak. Gitarra eta dantza osagarri zaizkio kantu flamenkoari,
azken hori jotzen baita arte nobletzat (Thede, 1999). Horri guztiari osotasuna
ematen diote palma edo txalo-jotze erritmikoek (ibid.: 94) eta kaskaineta edo
kriskitinek (castañuelas): egurrezko xafla txikiak dira, erpuruei lotu eta musikaren
erritmoan klaskatzen direnak. Dantza, antzerki-errepresentazioak eta musika
bezalaxe, artea eta ikuskizunak esparrukoa da, eta taconéo delakoak laguntzen
du kasu honetan. Gizon eta emakumeak zapata takoidunekin dantzatzen dira,
orpoak jotzeko teknika erritmiko jakin bati jarraika, taldekoen txaloen eta kriskitinsoinuen
oihartzunarekin batera.


From: Unamuno Plazaola Mario [mailto:m.unamuno a bildua pamplona.es]
Sent: jueves, 08 de septiembre de 2016 13:12
To: 'ItzuL'
Subject: [itzul] palmas flamencas, batir palmas



  Kaixo lagunok...

    Berez, "txaloak jo" atera zait..... baina... gauza bera al dira "batir palmas" eta "aplaudir".
   Nik ñabardura garbia ikusten dut ekintza bien artean, batetik musika edo erritmoa egiteko molde bat, eta bestetik ekitaldi jakin bat saritzeko keinua (edo agurtzekoa, esaterako ekitaldi politiko baten amaieran).  Hau da, Estrella Morentek (demagun) amaitu du bere ekitaldia, eta nik txalo egin dut, txaloak jo ditut, baina haren ikuskizunak iraun bitartean ni ez naiz gauza (ez dakidalako egiten) erritmoa markaten duten "palma" horiek... jotzen????

      Hiztegietan, Elhuyarren eta Zehazkin, "txalo jo" eta "txalo egin" ematen dira "batir palmas" eta "dar palmas" horien pareko...

      Ikusten al duzue zuek goian aipatu dudan ñabardura?   baiezkoan, nola jokatuko zenukete?

      Eskerrik asko aurretiaz....

________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.

A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.

Gipuzkoan

euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20160920/4c2c5702/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago