[itzul] PENDIENTE dontsua

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Lar, Api 1, 17:11:49, CEST 2017


Nik ez nuen neure hitzik aipatu lehen mezuan.

Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 31
19:04):

> Galdera bat: esaten duzunean "eginbide" izen gisa lexikalizatua dagoela
> "adiera jakine(ta)n", zein adieraz ari zara? Zure lehenbiziko mezuan
> aipatzen zenuen adiera bakar horretaz ("Lege, kargu edo hitzarmen batek
> hertsaturik egin behar den gauza"), ala halaber Euskaltzaindiarenak diren
> nik aipaturiko beste hiztegietan jasotakoez ere ari al zara?
> Eta aurreko galdera osatuz: lexikalizazioa gorabehera, zuk onartzen al
> duzu hitz bakarrean idatzitako "eginbide"k esanahi ugari dituela, aipatu
> ditudan hiztegietan jasotakoak? Onartuz gero, onartze horretatik nire ustez
> zuzen-zuzenean eratortzen baita "prestaketan/abian/lanketan... dauden
> efektuak" bezalaxe "eginbidean dauden efektuak" erabili ahal izatea.
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> Enviado desde mi iPad
> El 31 mar 2017, a las 22:15, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> Sentitzen dut, baina ez da hori desadostasuna. Hara: "eginbide"
> lexikalizatua dago izen gisa, eta adiera jakine(ta)n. Horrek esan nahi du
> "egin" aditza ez dagoela hor "bizirik", "egiteko"n ez bezala.
>
> Beste aukera horretaz (hots, "egin" aditza nola edo hala atzera
> biziaraztea kontua), irakurri ondo, "izatekotan" nioen, eta ia bidali
> orduko damutu zitzaidan aipatu izana, bi arrazoirengatik:
>
> -Garai batean modan jarri ziren "egin asmoz" [< egiteko asmoz] eta
> gisakoen molde ustelekoa delako noski.
> -Tradizio zaharrean halakoren bat erabili den heintxoan, beste esanahi bat
> zuelako:
>
> b) "(V, arc.), en vez de..." A. En Harriet tbn. se encuentra bidean "au
> lieu de, au lieu que", pero el ej. de Gç que aduce es de behar bidean: Nik
> zu maithatu behar bidean, "au lieu qu'il fallait que je vous aime". v.
> BEHAR BIDEAN. Idiak oñon bidean gurdiak. "En lugar de gruñir los bueyes,
> el carro". RS 305. Baldin gure rekursa haren manamenduaren araura
> Iainkoagana beragana ukhan bidean, Saindu hiletara edo Aingeruetara retira
> bagaitez, edo zerbait konfidanza hetan ezar badezagu, idolatriatan erorten
> gara. Lç Ins E 2r. Meza hola enzüten dütenek elizaren maniaren egiteko
> bidian bekatü berri bat egiten düte, zeren mezako sakrifizio Seindiari zor
> düten respektia falta beitüte. CatLan 101.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2017(e)ko martxoa 31 02:59):
>
>> Marratxo xume bat jarri/ez jarri al da, orduan, gure desadostasuna?
>> Primeran, ba.
>>
>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2017(e)ko martxoa 31 02:36):
>>
>>> Utziko ahal didazu, bada, niri iruditzen ez dela egokia esapide hori
>>> horrela horretarako. Izatekotan, "egin(-)bidean diren/dauden" behar luke,
>>> eta zertarako, gainera: "egiteko dauden"modu bihurriagoan esateko?
>>>
>>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>> martxoa 30 17:56):
>>>
>>> Iruditzen zait esanahi hori ez dela nik eman nahi izandakoa, baizik eta
>>>> aipatu ditudan hiztegiek, jasotako adieren argitan.
>>>>
>>>> Enviado desde mi iPad
>>>>
>>>> El 31 mar 2017, a las 1:37, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>>>> escribió:
>>>>
>>>> Beraz, argitu duzu, Xabier, "egiteko bidean" interpretazioa eman nahi
>>>> diozula, direnak direla kategoria gramatikalak, "eginbidean"horri.
>>>>
>>>> Bada, horixe da, eta ez besterik, nire desadostasuna.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
>>>> martxoa 30 17:16):
>>>>
>>>>> "Eginbidean dauden efektuak" proposatu dut, eta ez dut uste horko
>>>>> "eginbide" hori izen ez den beste ezertzat har daitekeenik (ez eta
>>>>> Orotarikoan halaber jasotako "eginbidean jarri/ipini/sartu" sarreretako
>>>>> "eginbide" hori ere, adibidez).
>>>>>
>>>>> Bestalde, "izen", "adjektibo", "adberbio" eta enparauak hitzen
>>>>> formaren --eta ez esanahiaren-- esparruko sailkapenekoak izaki, ez dakit
>>>>> oso ondo zer esan nahi duzun forma eta esanahia elkarkorapilatzen dituen
>>>>> "izentzat ulertu" espresio horrekin. Nolanahi delarik ere,
>>>>> "eginbide=egiteko bide"tzat interpretatzeak ez du "eginbide"ren izentasuna
>>>>> neurri handiagoan higatzen "idazmahai=idazteko mahai" edo
>>>>> "eserleku=esertzeko leku" ulerbideek kasuko izenaren izentasuna baino.
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>
>>>>> Enviado desde mi iPad
>>>>>
>>>>> El 30 mar 2017, a las 19:56, Juan Garzia Garmendia <
>>>>> juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
>>>>>
>>>>> "'Gaur egungo euskaran" ere, "eginbide" izentzat ulertzen da (zeuk
>>>>> eman duzu adibide gehiago, denak halakoak, ustez, adierak adiera), eta ez
>>>>> bestelako joskera baten aldaeratzat ("egiteko bide(an)").
>>>>>
>>>>>
>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 10:03):
>>>>>
>>>>>> Juan, "eginbide" hitzak esanahi askoz gehiago dauzka zuk aipatu
>>>>>> duzuna baino.
>>>>>>
>>>>>> Zuk Euskaltzaindiaren hiztegitik atera duzu pasarte hori. Horren
>>>>>> aurrean, nik beste bi iturri hauek aipatuko ditut.
>>>>>>
>>>>>> 1.- Orotariko Euskal Hiztegia:
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> eginbide (gral.; Volt 70, SP, Urt I 143, Ht VocGr 391, Lar, Aq 449,
>>>>>> Añ, Lecl, Gèze, Hb y Foix ap. Lh, Dv, H), egipide (V; Lar Sup, Añ,
>>>>>> Hb ap. Lh, H), einbide (H), inbide (BN; VocBN, H), eginpide. Ref.: A
>>>>>> (eginbide, egipide, inbide); Lrq.
>>>>>>
>>>>>> Tr. Aunque es frecuente sobre todo en la primera acepción, los
>>>>>> autores meridionales van dándole nuevos significados, especialmente desde
>>>>>> finales del s. XIX. En cuanto a la distribución de variantes, la más usual
>>>>>> es eginbide; egipide se encuentra en RS y en algunos autores
>>>>>> vizcaínos del s. XX; eginpide en Iztueta, Legaz y C. Etxegarai. En
>>>>>> DFrec hay 39 ejs. (12 septentrionales) de eginbide, 2 de egipide y 1
>>>>>> de eginpide.
>>>>>>
>>>>>> *1.* Obligación, deber; tarea, cometido. "Negocio en general",
>>>>>> "obligación" Lar y Añ. AxN explica ahal (68) [naturalezak berak bere
>>>>>> ahala egin arteiño] por egin-bide. v. eginbehar, egiteko, eginen,
>>>>>> betebehar. Tr. Al Norte se emplea más y se documenta siempre con el
>>>>>> significado de 'obligación, deber'. Zeren haren borondatea baita
>>>>>> zuzen eta eginbide ororen regla subiranoa. Lç Ins G 2r. Badagik
>>>>>> egipidea ona dokek eriotzea. "Lo que eres obligado". RS 215. Bortxa
>>>>>> gaiten egitera geure eginbidea. EZ Man I 21. Bere ohorea eta
>>>>>> eginbidea gibelat utzirik, emazte bati darraikala. Ax 514 (V 331). Bere
>>>>>> lagunari ezkontzako eginbidea pagatzen dioena. SP Phil 166. Baldiñ
>>>>>> ungi egiten badugu gure egiñbidea. Gç 31. Bere erretorietako
>>>>>> eginbidek lekhü derieno. Bp I 23. Ni enaizela gai hain eginbide
>>>>>> handieri ekhiteko. ES 123. Bere egiñ bidetarik batere konplitzen ez
>>>>>> dutenak. Ch I 25, 5. Leialki eta süreki zure eginbidiak egiten
>>>>>> badütüzü. Mst I 25, 1. Pilatus etzen eman eginbide hartan. Lg II 283
>>>>>> (cf. EGINBIDETAN EMAN). Neure einbidiaren arranguroski egiteko. AR
>>>>>> 363. Egin bide hau betetzeko. Ub 185. Zein diran gure egin bideak
>>>>>> irauteko artu degun bide onean. Mg CC 188s (v. tbn. CO 283). Bere
>>>>>> estadu ta karguari dagozkan egin-bideak. AA III 404. Etxeko buruzagi
>>>>>> bezala dituen eginbide guziak. Dh 196. Deboziño askotarako oraziño,
>>>>>> eskaari eta egin-bideak. Añ EL2 6. Gure estatuko eginbideak leialki
>>>>>> bethez. JesBih 433. Bere eginbide hertsier batere bidegabe egin gabe.
>>>>>> Gy X. Eginbideei lothu gabe. Dv LEd 161. Juramentu egin zion
>>>>>> eginbide onen gañean. Ur Gen 24, 9 (Urt gauza, Dv solas, Ol, Ker
>>>>>> arazo). Ordenak jartzen ziozkan egin-bidiak. Bv AsL 197. Bere
>>>>>> karguak ematen zion eginbide baten gatik. Jnn SBi 53. Atxikiko dute
>>>>>> zuzenez eta eginbidez doakoten lerroa. HU Aurp 219. Zure egipidea
>>>>>> izango da gauza guztien ardurea artutea. Echta Jos 307. Erlisioneko
>>>>>> eginbideer ditu behar jarraiki bere urhatsak. JE Bur 55. Gero erriak
>>>>>> beteko dituzten eginbidetan. ForuAG 285. Buru-yabetza apurrik gabe
>>>>>> [...] zenbait eginbide utzi bear omen zaizka. Ldi IL 25. Egipide
>>>>>> bearrezkoa etzala argi dago. Eguzk GizAuz 15. Aski zaiotek jakitea
>>>>>> zer eginbide duten, hari berehala jartzeko. Lf Murtuts 4. Zer
>>>>>> eginbide ta bizibide zenun? Zait Sof 89. Eginbide estutik ibiliko
>>>>>> zen handik aurrera. Mde HaurB 12. Ez nendukala an egoteko eginbiderik.
>>>>>> Or Aitork 123. Nun billatuko duzu eginbide orren oiñarria? Vill Jaink
>>>>>> 165. Bere eginbide latzenaren egitetik gibelatu. Ardoy SFran 297. Ederki
>>>>>> egiten du beti bere eginbidea argitaratzaileak. MEIG III 84.
>>>>>>
>>>>>> v. tbn. Mat 47. Harb 370s. O Po 50. Tt Arima 73. FPrS 2. CatLav 59
>>>>>> (V 38). He Gudu 111. Mih 84. CatLan 4. Egiat 256. Brtc 193. CrIc 16.
>>>>>> Xarlem 1235. AstLas 51. CatLuz 2. UskLiB 86. MarIl 30. Jaur 136.
>>>>>> Lard 80. Hb Egia 87. Laph 49. CatS 58. Otag EE 1882c, 448. Lap 8 (V
>>>>>> 6). Arb Igand 79. CatJauf 87. Barb Sup 166. Etxeg Itzald II 161.
>>>>>> Inza Azalp 124. Const 25. Etcham 137. Ir YKBiz 208. Iratz 54. Zerb
>>>>>> IxtS 98. Erkiag BatB 29. Larz Senper 22. Gazt MusIx 143. Xa Odol
>>>>>> 271.
>>>>>>
>>>>>> Zeuk, eta zeu buru zarien Aiuntamentuak, jakin dagixuen, eta zeuen
>>>>>> egin-biderako, emoten dautzut erabagi onen barri. "Para su
>>>>>> conocimiento [...] y efectos consiguientes". (1917). ForuAB 77. Jakizu
>>>>>> ba jauna, zeure eta Udal orren eginbiderako eta abar. Ib. 93.
>>>>>>
>>>>>> (Referido a cosas). Función. Zeren [gisua] mariatzen baita lurrari
>>>>>> bere eginbidea egin gabe. Dv Lab 182. Baita margazki eta idurikizun
>>>>>> beren eginbide doietik aratago eramanez. "His usum necessarium". Or
>>>>>> Aitork 287.
>>>>>>
>>>>>> *2.* (Lar, Añ). "Acción, aquel modo de ejecutar, hacer o hacerse
>>>>>> algo" Lar. "Acción, modo de hacer algo" Añ. Egin behar diran bidez
>>>>>> ta denboran gauzak ez egitea da gauz anima nagien agitz galgarria. Gure
>>>>>> gauzen egin-bidea da Jangoikoak bere Lege zuzenez egin diguna. Mb
>>>>>> IArg I 217.
>>>>>>
>>>>>> *3.* (Lar), eginpide. Acto, acción; hecho. "Acción, algún hecho,
>>>>>> hazaña" Lar. Tr. Documentado exclusivamente en autores meridionales
>>>>>> no vizcaínos. Esaitzu miserikordiazko eginbideak. CatBurg 31. Buruzari-nagusi
>>>>>> onen eginpide ondraduak. Izt C 500. Eginbide onetatik ezagun da
>>>>>> argiroki. Ib. 177. Eginbide onegatik merezi zuen kastigua. Lard 40. Egin-bide
>>>>>> edo azaña guzizkoak. Arr GB 5. Eleizan egitten diran eginbide on
>>>>>> guzien zittu edo frutua. Inza Azalp 103. Gaitzetsi ere egiten det
>>>>>> Lizardiren eginbidea. Ldi IL 92. v. tbn. Or Eus 117. Alere gutxiago
>>>>>> zan / zure eginpidia (errua, kulpa; lit. acción). Etxde AlosT 98s. Ez
>>>>>> niken nai Goikoak esestea olako eginbide makur bat dala-ta. Etxde JJ
>>>>>> 83.
>>>>>>
>>>>>> *4.* + eginpide. Ejemplo. v. jarraibide. Yatera ematea, azitzea,
>>>>>> zentzatzea, eginpide ona ematea. Legaz 28. Oraiuntako oarmen ta
>>>>>> eginbide. "Ejemplo y aviso de lo presente" (Quijote IX). AIr RIEV
>>>>>> 1928, 605.
>>>>>>
>>>>>> *5.* (R ap. A Apend; Bera), egipide. Medio. "Diligencia, trabajo,
>>>>>> medida (R)" A Apend. v. bide (2). Auziepalleak daukan eginbide
>>>>>> bakarra, ondo jakiteko zer egin bear daben. Itz Azald 134 (v. tbn.
>>>>>> 202, 145, 153). Egipidiaz baiño naikunde obiaz gura dogu. Eusk
>>>>>> 1919-1920 (I), 40. Ikustazue ortatik, erri aundiak zein eginbide
>>>>>> arrigarri sumatu ta artzen dituzten aberri txikiak menderatzeko. Ldi
>>>>>> IL 167. Bibliarekiko jakite guzia [...], ezta ainbateko aren
>>>>>> egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik. Gazt MusIx 61. Nungo
>>>>>> iainkoak [...] sortu zigun eginbide au? Ibiñ Virgil 113.
>>>>>>
>>>>>> *6.* Práctica, uso. Eginbidea erakusteko erarik onena zelakua dan.
>>>>>> "Enseñar a practicarlas". Zink Crit 5n. Oietako batzuek zerbaiten
>>>>>> eginbidea izan dutena ezagun dute: erabilliaz meaturik daude-ta. JMB
>>>>>> ELG 35.
>>>>>>
>>>>>> *7.* Plan; programa. v. egitasmo, egitarau. Nere eginbidia bete
>>>>>> artean. Etxde JJ 117. Lengo ariketa berberak ez egitearren, aldatu
>>>>>> zuten eginbidea. Anab Poli 112.
>>>>>>
>>>>>> 2.- Horren erakusgarri, hain zuzen ere egunotan jendaurrean aurkeztua
>>>>>> izaten ari den "Oinarrizko Hiztegi Juridiko-parlamentarioa"n
>>>>>> (Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba,
>>>>>> Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkarlanean egina, eta Nafarroako
>>>>>> Parlamentuan atzo bertan aurkeztua) "eginbide"ri ez zaio "deber,
>>>>>> obligación" edo antzeko itzulpenik eman, baizik eta "diligencia".
>>>>>>
>>>>>> 3.- Eta zer esan nahi du "diligencia" horrek?
>>>>>>
>>>>>>    - DRAE: hirugarren adiera da administrazio-kontuekin lotuena.
>>>>>>    Honela dio: 3. f. Trámite de un asunto administrativo, y
>>>>>>    constancia escrita de haberlo efectuado.
>>>>>>    - Diccionario Espasa Jurídico ("diligencias de ordenación"
>>>>>>    sarrerapean): "Son resoluciones de TRAMITACIÓN,...)(letra larriak, nireak).
>>>>>>
>>>>>> Alegia: "pendiente"rekin batera doan infinitiboa zein den ez dakigun
>>>>>> bitartean, errealitatetik hurbileneko esanahia "pendiente de tramitación/en
>>>>>> proceso..." iruditzen zait, eta hortik nire proposamena.
>>>>>>
>>>>>> Azkenik, eta  hiztegiek ematen diguten informazio oparoa lehenik eta
>>>>>> behin jasota, nire inpresio guztiz pertsonal bat gehituko dut: ikusitakoak
>>>>>> ikusirik, esango nuke gaur egungo euskaran gehiagotan ulertzen dela
>>>>>> "eginbide" bere elementuen batura gisa (egin+bide), "eginbehar" gisa baino.
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aristegieta
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 17:24):
>>>>>>
>>>>>>> *eginbide* iz. Lege, kargu edo hitzarmen batek hertsaturik egin
>>>>>>> behar den gauza. Ik. *eginbehar**;* *betebehar*. *Kristauek
>>>>>>> igandero meza entzuteko duten eginbidea. Gurasoek beren umeak hazteko duten
>>>>>>> eginbidea. Emaztearen eginbideak senarrarekiko. Alkatetzaren eginbideak
>>>>>>> bete ez dituenez gero. Baina aginte horri obeditzeko eginbideak non du bere
>>>>>>> iturria? Eginbidea egin: eginbidea bete. Ederki egiten du beti bere
>>>>>>> eginbidea argitaratzaileak*.
>>>>>>>
>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 06:15):
>>>>>>>
>>>>>>> "Eginbidean dauden efektuak" bururatu berri zait.
>>>>>>>>
>>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>>>>>>> (2017(e)ko martxoa 30 13:57):
>>>>>>>>
>>>>>>>>> Pendientes+(testuingurua) = Pendientes+(kasuko infinitiboa).
>>>>>>>>> Testuinguruak infinitibo hori zein den asmatzen uzten badizu,
>>>>>>>>> ederki. Esan nahi nuena da "pendientes" hori ez dela esanahi aldetik
>>>>>>>>> beregaina, infinitiborik ez badu.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> "Prozesuan/bidean/lanketan dauden efektuak" ere, agian,
>>>>>>>>> baliagarria izan liteke.
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala<nuriarroiabe a bildua euskalnet.net>
>>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 12:07):
>>>>>>>>>
>>>>>>>>> Demagun inprimaki bat, bazkideei alta ematekoa adibidez. Eman
>>>>>>>>>> diegu alta bazkide batzuei eta eman gabe ditugun bazkideen zerrendaren
>>>>>>>>>> goiburuan SOCIOS PENDIENTES agertzen zaigula. Testuingurua inprimakiak
>>>>>>>>>> ematen duenez, uste dut berba multzoa zuzena izan badela. Baina kontua da,
>>>>>>>>>> niri, itzultzaile naizen aldetik, ez didatela inprimakia bidali itzultzeko,
>>>>>>>>>> termino mordoa bidali dizkidatela (hainbat inprimaki edo aplikazio edo dena
>>>>>>>>>> delakotatik), alfabetikoki ordenatuta. Ez daukat jakiterik zer esan gura
>>>>>>>>>> duen.
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Bezeroari galdetu eta kito?  Astakeria handia iruditzen zaizue,
>>>>>>>>>> adibidez, ZAIN DAUDEN BEZEROAK, nire kasuan ZAIN DAUDEN EFEKTUAK?
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>>>>>>>>>> zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:38):
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>> "Pendiente" adierazteko, garbiagoa eta gardenagoa iruditzen zait
>>>>>>>>>>> -KIZUN atzizkia erabiltzea, aditz-izena+KO baino: eginkizun dago,
>>>>>>>>>>> kobrakizun dago, sinakizun dago (bai, "sinakizun": aditz-oina gehi
>>>>>>>>>>> -KIZUN. Izan ere, -KIZUN atzizkiak berarekin konbina daitezkeen aditzen
>>>>>>>>>>> zerrenda mugaturik ez dakar "fabrikatik").
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Jakina, horrek ez du konpontzen zuk planteatutako arazoa:
>>>>>>>>>>> argitzea "pendientes de qué".
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Nik esango nuke ez dela zuzena besterik gabeko "efectos
>>>>>>>>>>> pendientes" hori, espresioa "pendientes de"+infinitiboa delako gaztelaniaz.
>>>>>>>>>>> Beti baita "pendientes de ALGO". Hor aditz bat dago sakonean, eta aditzik
>>>>>>>>>>> Gabe, gaztelaniaz ezin da, esango nuke, "efectos pendientes" zer den
>>>>>>>>>>> ulertu. Aditz hori zein den ikertu beharra dago.
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Xabier
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Nuria Fdz. de Arroiabe<nuria a bildua belaxe.com> igorleak hau idatzi
>>>>>>>>>>> zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:21):
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>> Ez, ez dauka testuingururik. Laboral Kutxako literal bat da, hau
>>>>>>>>>>>> da: ordenagailuak edo dena delakoak kasu jakin batean emango duen mezua
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
>>>>>>>>>>>> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa 30 11:15):
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>> Egun on:
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Non agertzen da? Ezinbestean, testuinguru bat izan behar dau.
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Garikoitz
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> El 2017/03/30 a las 11:08, Nuria Fdz. de Arroiabe escribió:
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Berba honek makinatxo bat buruhauste ematen ditu, batez ere
>>>>>>>>>>>>> bakar antzean datorrenean.
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Adibidez, nola itzuliko zenukete EFECTOS PENDIENTES besterik
>>>>>>>>>>>>> barik? Ez dakigu kobratzeko, abonatzeko, saltzeko, erosteko... dauden.
>>>>>>>>>>>>> Formula magikorik bai?
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Eskerrik asko beti hortxe egoteagatik!!!
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>> Nuria
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>>
>>>>>>>>>
>>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170401/af2a7f0e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago