[itzul] Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, korrika?!

Teo Etxeberria mezulariya a bildua gmail.com
Lar, Api 1, 19:34:50, CEST 2017


Nire ustez, *Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, korrika* leloa ez da batere zuzena.
Ttipi-ttapa ibiltzea gauza bat da, oinez egiten dena (ibilketako probetan
aritzen diren atletek egiten dutena, besteak beste), eta, korrika egitea,
berriz, beste bat (ibilketako probetako atletek debekatua dutena). Biak
batera ezin dira egin, ezin dira ezkondu: edo bat, edo bestea; edo
ttipi-ttapa ibili, edo korrika ibili. Nik uste dut lelo horrek ez duela ez
hanka eta ez buru euskararen aldetik, eta belarriko mina emango diela
oraindik euskal sen pixka bat dutenei.

Ahaztu egiten badugu Korrika euskararen aldeko lasterketa bat dela eta
pentsatzen badugu *ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Euskara *edo *ttipi-ttapa,
ttipi-ttapa, Joxemai* esatea bezala dela (*ttipi-ttapa, ttipi-ttapa,
Korrika*), orduan, zuzena da, baina Korrika bere izenaren jabe da, izena
eta izana bat dira.

Egokia iruditzen zait, adibidez, *Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Nafarroa
oinez *leloa;
beste hori, berriz, zuzentzekoa dela iruditzen zait. Zuek, itzultzaileok,
izango dituzue lelo egoki askoak kaskoan.

Nolanahi ere, segi dezagun korrika, baina ez nolanahi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170401/74b537eb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago