[itzul] ER: FEDi ala FEDri?

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Al, Api 3, 09:32:59, CEST 2017


EiTBn, "DBE" erabiltzen hasi gara, baina idatzirako, ez ahozkorako. Ahoz, "diru-sarrerak bermatzeko errenta" erabiltzen dugu.

"DBE" deklinatzea dela eta, izen arrunt baten sigla denez gero, izen arrunten antzera dekliantzen dugu: DBEa, DBEari, DBEaren...

Izen berezien siglak (erakunde-izenen siglak) direla eta, ni erabiltzaileontzat gauzak sinpletzearen eta "automatizatzearen" aldekoagoa naiz. Horrek esan nahi du denekin berdin jokatzearen alde egingo nukeela, eta letraka irakurriko balira bezala deklinatu, alegia, FEDri.


Asier Larrinaga Larrazabal

From: Rezola Clemente, Martín [mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus]
Sent: astelehena, 03 de apirila de 2017 09:19
To: ItzuL (itzul a bildua postaria.com)
Subject: [itzul] ER: FEDi ala FEDri?

Alfontso Mujikaren irizpide horren arabera, nola esan beharko genuke (nola esaten dute irrati-telebistetan) DSBE? Mistoa?: [de-ese-be]
Martin Rezola
Araitz Jauregi araitzjl a bildua hotmail.com <mailto:itzul%40postaria.com?Subject=Re%3A%20%5Bitzul%5D%20ER%3A%20%20FEDi%20ala%20FEDri%3F&In-Reply-To=%3CAM4PR10MB0004DCF193DF80B383E0D612DC370%40AM4PR10MB0004.EURPRD10.PROD.OUTLOOK.COM%3E>
Or, Mar 31, 11:21:04, CEST 2017

 *   Aurreko mezua (harian): [itzul] FEDi ala FEDri? <http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/026250.html>
 *   Mezuak horrela antolatu: [ data ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/date.html#26251> [ haria ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/thread.html#26251> [ gaia ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/subject.html#26251> [ egilea ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/author.html#26251>

________________________________

Azalpen argia. Eskerrik asko, Alfontso.





________________________________

Nork: a.mujika=elhuyar.eus a bildua mg.postaria.com<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul> <a.mujika=elhuyar.eus a bildua mg.postaria.com<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul>> honen izenean: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.eus<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul>>

Bidaltze-data: ostirala, 2017(e)ko martxoaren 31a 09:09

Nori: ItzuL

Gaia: Re: [itzul] FEDi ala FEDri?



Sigla nola irakurri, hala deklinatu.

"fed" hitza balitz bezala irakurtzen bada, FEDi.

"efeede" hitza balitz bezala irakurtzen bada, FEDri.



Beraz, nola irakurri da ebazkizuna. Hori ebatzita, nola deklinatu jakingo dugu.

Oro har, siglek hitz-bokazioa dute; hau da, ahal baldin bada, hitz gisa (silabaka eta ez letraka) irakurtzera jotzen dugu. Kontua da irakurgarritasun horretan badirela mailak (eta ohiturak) eta eufonia/kakofonia jokoak ere baduela zeresana.

EAJ sigla "eaj" moduan irakurtzeko ezinik ez dago, baina "eajota" irakurtzen dugu. Zergatik? Ez dakit; beharbada, "eaj" ez delako oso eufonikoa (zerbait atsegina ez dela adierazteko hitza izan liteke, duen musikalitateagatik).

Bestalde, LAB arazorik gabe ahoskatzen dugu hitz gisa ("lab").



Aspaldi batean, honela idatzi nuen 2tzul-en, eta uste dut balio duela oraindik:

-----------------------------------------------

kontsonante + bokal + kontsonante, edo kontsonante + bokal + bokal (bokalak desberdinak badira) edo bokal + kontsonante + bokal hurrenkera dagoenean, silabaka:

EKE (Euskal Kultur Erakundea), EGA (Euskararen Gaitasun Agiria), ENA (École Nationale d'Administration), ETE (enpresa txiki eta ertainak), ZAU (zainketa aringarrietako unitatea), ZIU (zainketa intentsiboetako unitatea), TAO (trafiko eta aparkamenduaren ordenazioa), baina DEE (Drogak Eragindakoen Elkartea): [de-e-e] eta ez [de-e]), TIR (Nazioarteko Errepide Garraioa), TAC (urteko harrapaketa kopurua), SIS (Schengengo informazio-sistema).

*       Baina zalantza ere izaten da batzuetan. Adibidez, hauek ere silabaka irakurtzekoak dira?:

TAT (Torturaren Aurkako Taldea), BAB/BAM (Baiona-Angelu-Miarritze), PEF (Prestakuntzako Europako Fundazioa), NEZ (norberaren erregistro-zenbakia) (baina BEZ siglarekin ez dugu arazorik; sistematikoki hitz moduan irakurtzen dugu).

Gorago esan bezala, printzipioz, hobe horretan salbuespenik ez egitea. Baina salbuespentzat jo behar da h kontsonantea; Hegoaldean behintzat mutua denez, siglan gertatzen denean sigla letraka irakurtzen da: EHE (Euskal Herrian Euskaraz), EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea), HEO (Hizkuntza Eskola Ofiziala). Dena den, hasieran edo erdian gertatzen denean, ez du ondoriorik deklinatzeari dagokionez.

-----------------------------------------------

Horren arabera, printzipioz, esango nuke hitz gisa irakurtzekoa dela. Nik, FEDi egingo nuke.





Elhuyarreko helbide elektronikoak @elhuyar.eus dira orain.



Alfontso Mujika Etxeberria





[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-TWITTER.png]<https://twitter.com/elhuyarhizk>[https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

  [https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]



a.mujika a bildua elhuyar.eus<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul><mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul>>



tel.: 943363040 | luzp.: 216



Zelai Haundi, 3

Osinalde industrialdea

20170 Usurbil



www.elhuyar.eus<http://www.elhuyar.eus/>

[https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/izan.png]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

[https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>





Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.



2017-03-31 10:45 GMT+02:00 Araitz Jauregi <araitzjl a bildua hotmail.com<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul><mailto:araitzjl a bildua hotmail.com<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul>>>:



Fagor Etxestrenak kooperatibari erreferentzia egiteko siglak nola irakurri (eta deklinatu) beharko genituzkeen argitzerik badu inork?





Eskerrik asko



-------------- hurrengo zatia --------------

Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...

URL: <http://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170331/cc70d26b/attachment-0001.html>

________________________________

 *   Aurreko mezua (harian): [itzul] FEDi ala FEDri? <http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/026250.html>
 *   Mezuak horrela antolatu: [ data ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/date.html#26251> [ haria ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/thread.html#26251> [ gaia ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/subject.html#26251> [ egilea ]<http://postaria.com/pipermail/itzul/2017-March/author.html#26251>

________________________________
ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago<http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul>
 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170403/b14bb44d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago