[itzul] Fwd: [Test] Berrikuntzak Elhuyar hiztegien webgunean

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
As, Api 11, 16:50:31, CEST 2017


*Mezua ez duzu ongi ikusten?
<http://us7.campaign-archive2.com/?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=c3a2199b8f&e=>*

Elhuyar hiztegien webgunean <https://hiztegiak.elhuyar.eus/> zenbait
berrikuntza egin ditugu, erabiltzaileei aukera gehiago emateko.

Batetik, bilaketa-aukera berriak eskaintzen ditu. Orain arte ez
bezala, *adibideetan
ere egin daitezke bilaketak* (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta
ingelesez), eta ez soilik sarreretan.

[image: Elhuyar Itzulpenak] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/>

Hiztegiko euskarazko sarreretan, gainera, *ahotsaren bidez egin ditzakegu
bilaketak*, webguneari ahotsa ezagutzeko teknologia txertatu baitiogu;
zehazki, EHUko Aholab <https://aholab.ehu.eus/aholab/eu/> laborategiaren
AhoSR teknologia.

Kontsultak ahots bidez egiteko, bilaketa-kutxako mikrofono berdearen
gainean klik egin, eta bilatu nahi dugun hitza ahoskatu besterik ez dugu
egin behar. Argibideak, hemen <https://asr.elhuyar.eus/>.
[image: Elhuyar Itzulpenak] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/>
Bestalde, bilatu dugun hitzen bat hiztegietan ez badago, sistemak zenbait
aukera proposatzen ditu, orain arte bezala, baina *bistaratzeko modua
berria da*, emaitza ulergarriago eta erabilerrazago gerta dadin
erabiltzailearentzat.

Azkenik, denon eskura jarri ditugu orain arte webgunean erregistratutako
erabiltzaileek baino ez zituzten zenbait aukera. Hala, zenbait sarreratan
dauden *ohar aurreratuak edonork ikusteko moduan* daude.

[image: Elhuyar Itzulpenak] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/>

Eta sarrera baten ordainen *adibideak Elhuyarren Web-corpusen Atariko
corpus elebidunean <http://webcorpusak.elhuyar.eus/>* zuzenean ikusteko
esteka ere erabiltzaile guztiek ikusiko dute orain.

[image: Elhuyar Itzulpenak] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170411/bdd1f313/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago