[itzul] Superlatiboak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
As, Api 18, 09:57:34, CEST 2017


Burubero saioan, askotan egiten dira halako superlatiboetan oinarrituriko galderak "Non gaude" proban.

61. programan, esaterako, hauek ziren jokoan zeuden bost lekuak: Wroclaw, Genova, Luxenburgo, Riga eta Avignon.

Honelako galderak egin ziren:
- Guztietatik, zein hiri dago iparralderen? (Riga)
-Bera da hegoalderen dagoen hiria. Zein? (Avignon)

Alegia, sistematikoki egiten dugu -ren (-ra + -en): iparralderen...


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Koldo Biguri , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: igandea, 16 de apirila de 2017 18:01
To: ItzuL
Cc: Koldo Biguri
Subject: [itzul] Superlatiboak

Kaixo. Oporretan aspertuta bazaudete, hona hemen galdera bat.

ETCn eta beste zenbait lekutan ikusia daukat "X da iparren (edo iparraldeen) dagoen herria" (el pueblo más al norte) bezalako esaldiak, baina dezente gutxiago ikusten dira "iparrago" edo "hegoago". ETCn bertan, gehiago dira "iparrerago" bezalakoak. Bestalde, "iparren" bai, baina "hegoen" ia ez du inork erabiltzen, eta gehienez "hegoaldeen" ikusiko da han edo hemen. Eta horien bidetik, baita "mendebaldeen" eta "ekialdeen". Beharbada adizlagun funtzioan ez litzateke erabili behar, ez dut uste inork "niregandik ezkerren/eskubien dagoena" erabiliko genukeen, adibidez. Eta bai, aldiz, izenondoa: "ezkerrekoena", eta, beraz, "iparraldekoena".

Zer iruditzen zaizue?

Koldo Biguri

 
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
<http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170418/aba779f6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago