[itzul] Persona de color

kbiguri kbiguri a bildua yahoo.es
Or, Abu 11, 12:30:43, CEST 2017


Bai, arrazoia duzu. Baina kasu honetan, ulertu dudanez, udaltzain batek idatzitako parte bat da. Hala izanik, testu administratiboa da berez, baina subjektiboa. Eta, hainbat ondoriotarako, garrantzitsua da pertsona horrek nola deskribatzen duen gertatua. 

Koldo Biguri

> El 2017 abu. 11, a las 12:09, Agirre Garai, Jon <jon-agirre a bildua euskadi.eus> escribió:
> 
> Bat nator horrekin. Ñabardura bat egingo nuke, hala ere. Administrazioan testuak sortzerakoan Administrazioko itzultzaileak kasu batzuetan badu, nire iritziz, besteetan baino askatasun handiagoa. Zergatik? Testua Administrazioarena denean, funtzionario batek sortua (testua ez da funtzionario horrena, Administrazioarena baizik), beste funtzionario batek itzultzen badu, azkenean Administrazioaren testu elebiduna sortu behar da, ez funtzionario baten testu (beste funtzionario batek) itzulia. Are gehiago, kasu hauetan (hizkuntza biak balio berekoak direnean) gerta liteke itzulpenak jatorrizkoa aldaraztea.
> 
> Lege eta arauen itzulpenean beste kontua bata da, itzulpen ofizialak sortu nahi badira, aldizkari ofizialerako, kasu. Adibide txiki bat, benetakoa, baina honelakoz josita ditugu lege, dekretu, agindu eta enparaduak:
> Asistentziazko anbulantzia bat, bizi-euskarri aurreratukoa
> Una ambulancia asistencial destinada a proporcionar soporte vital avanzado
> 
> Berdin da zein den zeinen itzulpena. Kontua da euskaraz 'nolakoa' den esaten dela eta gaztelaniaz 'zertarako'. Huskeria badirudi ere, gaztelaniak aukera ematen du oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat erabiltzeko, lekutik hurbil-hurbil dagoen ospitalean bizi-euskarri aurreratua eman diezaioten han garraiatzen dutenari. Baina euskarak ez du zirrikitu hori eskaintzen. Araua osotasunak egiten duenez, esaldi biak osotasunean hartuta, zirrikitu hori ez da zilegi.
> 
> Barikurako denborapasa. Ondo izan, fededunok, eguzkia izan badela sinesten zenutenok alegia, gaur ikusi duzue egia.
> 
> Jon
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: kbiguri , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
> Sent: ostirala, 2017.eko abuztuak 11 09:31
> To: ItzuL
> Cc: kbiguri
> Subject: Re: [itzul] Persona de color
> 
> Baina orduan jatorrizko testuak dioenaren zati semantikoa besterik ez duzu itzultzen, eta itzulpenean jatorrizko testuak dituen beste tasun batzuk ere saiatu behar dugu ematen. Izan ere, erdaraz "una persona negra" eta "una persona de color" esamoldeak ez dira baliokideak; Estatu Batuetan, "black" esatea eta "afroamerikarra" esatea bezala. Bi esamolde horiek halako tasun (zuzentasun politikoa dei dezakegunak erantsitakoa) gehitu bat dute, zure itzulpenean ez dagoena. Eta, barkatu, baina Sorburu-Testuak esaten dituen gauzak itzuli behar ditu itzultzaileak, sorburu-testu alternatiborik bilatu gabe. Kontua ez da zuk edo nik nola esango genukeen, baizik eta Sorburu Testua idatzi duenak zer dioen: eta, jakina, itzulpen literala da egin behar dena. Bestela ez da itzulpena, birsorkuntza edo egokitzapena baizik, eta badirudi testu administratiboa euskaratu behar duzula, baina hori ez da egin behar gaztelaniaz dioena esanez sortua dagoela ahaztuz. Jatorrizkoak "persona con movilidad reducida" ipintzen duenean, "hankamotz" edo "herren" ipintzea bezala litzateke; eta, jakina, esamolde bihurri ustez onbera horiek asmatu badira, "tullido" edo "cojo" ez esateko asmatu dira. Gizartearen bilakaeraren isla dira esamolde horiek (gutako bakoitzari gustatu ala ez), eta eguneroko bizitzan "mugikortasun murritzeko pertsona" ez esateak ez digu eskubidea ematen espresio hori erabili NAHI izan duen pertsonak dioena aldatzeko.
> 
> Koldo Biguri
> 
>> El 2017 abu. 11, a las 08:40, AINARA MAYA URROZ <AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus> escribió:
>> 
>> Baina zein kolore? Nik nahiago dut "pertsona beltza" gisa euskaratu... "koloreko pertsona" itzulpen literalegia iruditzen zait...
>> 
>> 
>> Ainara Maya Urroz
>> Euskara teknikaria
>> Euskara zerbitzua - Pertsonala
>> Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
>> Mendarozabal auzoa z/g
>> 20850 Mendaro (Gipuzkoa)
>> (: 943 032911 (luzapena: 2911)
>> AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus
>> 
>> Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, ordea, bere bihotzera.
>> (Nelson Mandela)
>> 
>> 
>> 
>> 
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> From: Dionisio Amundarain Sarasola [mailto:dioni a bildua facilnet.es]
>> Sent: jueves, 10 de agosto de 2017 16:19
>> To: 'ItzuL'
>> Subject: Re: [itzul] Persona de color
>> 
>> Nik, dudarik gabe, "koloreko pertsona". DIONISIO
>> 
>> -----Mensaje original-----
>> De: AINARA MAYA URROZ [mailto:AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus]
>> Enviado el: jueves, 10 de agosto de 2017 14:37
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] Persona de color
>> 
>> "beltz" gisa euskaratuko nuke...
>> 
>> 
>> Ainara Maya Urroz
>> Euskara teknikaria
>> Euskara zerbitzua - Pertsonala
>> Debabarrena ESI / OSI Debabarrena
>> Mendarozabal auzoa z/g
>> 20850 Mendaro (Gipuzkoa)
>> (: 943 032911 (luzapena: 2911)
>> AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus
>> 
>> Gizon edo emakume bati ezagutzen duen Hizkuntza batean hitz egiten badiozu, bere ulermenera iritsiko zara; bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, ordea, bere bihotzera.
>> (Nelson Mandela)
>> 
>> 
>> 
>> 
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> From: Garikoitz Etxebarria [mailto:garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org]
>> Sent: jueves, 10 de agosto de 2017 14:33
>> To: ItzuL
>> Subject: [itzul] Persona de color
>> 
>> Egun on:
>> 
>> Udaltzaingoaren parte baten agertzen da.
>> 
>> Ze ordain  emongo zeunkie?
>> 
>> 
>> Eskerrak aurrez.
>> 
>> 
>> Garikoitz
>> 
>> 
>> 
>> 
> 
> 
> [https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago