[itzul] posicionadores para ruedas

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Or, Abe 29, 18:04:41, CET 2017


Kaixo:



*Mapsa enpresan lan egin nuen, han hagunak egiten genituen (eta segitzen
dute egiten), baina ez genuen halakorik erabiltzen. Ez dut ongi ulertzen
zer den apartu hori, beharbada, gogoan irudikatzeko, ikusi egin beharko
nuke edo deskripzio zehatzagoaren gainean pentsatu. Ze, nire galdera hauxe
izanen zen: ez da orga edota orgatila bat, baina horien funtzioa egiten
du?. Konposatu daiteke hitza "orga" kontzeptuarekin?. Kokagailua,
posizionatzaile, zama-eramale...*

*Ongi izan, Bittor Abarzuza*



Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi zuen
(2017(e)ko abenduaren 28(a) 19:26):

> Kaixo: nola eman dezaket "posicionador" hori? Gurpilak eta bestelako
> materialak batetik bestera eramateko da; ez da orga edo orgatila.
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171229/374773a5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago