[itzul] Ambientólogo/a
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Al, Ots 6, 17:16:37, CET 2017
Kontzeptu berri samarra da. Gaztelaniaz *ambientología *asmatu dute,
ingelesezko *environmentology *hitza kalkatuz. Orain arte,
"ingurumen-zientziak" erabili izan da gehienbat, eta "ambientólogo" pixka
bat handiusteko horren ordez "ingurumen-teknikari"tik hasi eta
"ingurumen-zientzietako lizentziadun"eraino erabiltzen zen,
"ingurumen-aditua" edo "ingurumenean aditua" barne.
Baina ez dezagun zalantzarik izan: ingelesez *environmentologist* eta
gaztelaniaz *ambientólogo *erabiltzen bada, euskaraz ere antzeko zerbait
beharko dugu (edo behar dugula sentiaraziko digute).
*Ingurumenlari*, eraketari dagokionez, ez dago gaizki, izen bati* -lari*
atzizkia erantsita (*txistulari *bezala). Baina uste dut komeni dela bi
hitzak izatea bistan; alegia, disziplinaren izena ere behar izango da, ez
bakarrik diziplina horretan aritzen denaren izena. Eta *ingurumenlari *hitzetik
*ingurumenlaritza *ateratzen zaigu, noski. Eta -nire irudipena izango da-
arrakasta ez izatera kondenatutako hitza da, *arduralaritza *bezain
deserosoa (*arduralaritza *Euskaltzaindiak esplizituki baztertu du, baina
-dena esan dezagun- badugu* -laritza* bat edo beste disziplinen izenetan,
hala nola *hizkuntzalaritza*; baina gehienak ez dira
"unibertsita-disziplinak": *bertsolaritza, txirrindularitza, aholkularitza,
ostalaritza, margolaritza, kontseilaritza, kontularitza, misiolaritza...*).
Hitz horiek benetan behar baditugu, asmatzen hasi aurretik, kopiatzen saia
gintezke. Alegia, ingelesez eta gaztelaniaz exoelkarteak sortu dituzte:
*-logia* kultura-hitza erantsi diote beren ondare lexikaleko hitz bati.
Alegia, manipulatu egin dituzte, ez dira osorik hitz grekoz osatutako
hitz-elkarte berriak; hau da, ez dira *antropologia, antropologo *edo
*geologia,
geologo *hitzak bezalako "guztiz garbiak". Egin dezagun gauza bera ("gu ere
zerbait bagera eta"):
environmentology, ambientologia... -> *ingurumenologia*.
Eta hortik: *ingurumenologo*.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.mujika a bildua elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
2017-02-06 16:04 GMT+01:00 Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com>:
> Gaztelaniaz entzun ohi da, beti ibili naiz zalantzatan, euskaraz nola esan
> behar ote den...
>
> Gaurko euskaratu beharra daukat.
>
> Ingurumenlari??
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170206/ebb81053/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago