[itzul] conferencia premundial

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Urt 20, 20:48:28, CET 2017


Testuinguru zehatzagoa behar da. Interneten ikusi dudanagatik, "conferencia
premundial" (oso agerraldi gutxi daude, eta denak kirolaren mundukoak dira)
ez da "conferencial mundial" edo "conferencia regional" gisakoen sintagma;
hau da, ez da izen batez eta adjektibo batez osatutako sintagma bat.
Agerraldi urri horietan ikusi dudanagatik, "premundial" izena da, ez
adjektiboa (DRAE: *mundial*. nombre masculino. *Dep* Campeonato en que
pueden participar todas las naciones del mundo). Hala, "premundial" delakoa
"mundial" (mundu-txapelketa) delakoaren aurretik egiten den txapelketa bat
da, "mundial" delakora zein joango den ebazteko.
Eta "conferencia" delakoa, ikusi dudanaren arabera, prentsaurrekoa da; hau
da: "conferencia de prensa del premundial".

Dena dela, zalantza "premundial" delakoa da. Frantsesez eta gaztelaniaz
izen bilakatutako adjektibo hori mailegatu bagenu (*el Mundial de fútbol / **
le Mondial de rugby*), "mundialaurre" asma genezake, "historiaurre" edo
"eskolaurre" egiten dugun bezala. Ez dakit urrats hori zenbateraino egina
dagoen/dugun; ikusi dut komunikabideek, behintzat, erabiltzen dutela
"mundial" izena.
"mundial" ez eta "mundu-txapelketa" erabili behar bada, parafrasi luzeak
beste aukerarik ez dut ikusten ("txapelketaurre" irensteko modukoa da,
baina "mundu-txapelketaurre" ez).

*Alfontso Mujika Etxeberria*
<https://twitter.com/elhuyarhizk>[image:
https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1]
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>[image:
https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa]
<https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>


a.mujika a bildua elhuyar.com

tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
[image:
https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan]
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

2017-01-20 12:40 GMT+01:00 Araitz Jauregi <araitzjl a bildua hotmail.com>:

> Nola eman liteke euskaraz "conferencia premundial"?
>
>
> Aurre mundu-konferentzia, mundu-konferentzia aurrekoa?
>
>
> Eskerrik asko
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170120/cb0fca74/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago