[itzul] Itzulpen praktikak egiteko bekak GFAn
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
Ost, Mar 8, 08:25:41, CET 2017
Atzo argitaratu zen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka izango dira 2017an.
Bekak eskatzeko baldintzak dira:
* Ikasturte honetan, Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
* Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
Praktikaldia honela egingo da:
* Orduak: 250
* Aldia: 2017-07-01 > 2017-09-30
* Lekua: GFAren bulegoak
* Lan hizkuntzak: eu eta es izango dira batez ere, baina ez dira baztertzen beste hizkuntzak, beka esleitzen zaien pertsonen prestakuntzaren eta jakintzaren arabera.
* Beka bakoitzaren zenbatekoa: 2750 ¤
Eskaerak egiteko epea gaur zabaldu eta martxoaren 30ean amaituko da.
Oinarrien xehetasun guztiak hemen (19-21 orrialdeetan):
Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bekak<https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/03/07/c1701566.pdf>
Eskaerak egiteko:
GFAren egoitza elektronikoa<http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DMSPortalSubvencionesWEB/ficha.do?materia=EUSK&perfil=PERS&lineaAyudaFicha.codigoDepartamento=6&lineaAyudaFicha.codigoServicio=EUITZU&lineaAyudaFicha.ejercicio=2017&esBusqueda=NO>
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus>
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
________________________________
Hemendik aurrera nire posta elektronikoak .eus domeinua izango du. Hori dela eta, nire posta elektroniko berria zure kontaktuetan gordetzea gomendatzen dizut. Oraingoz, bi domeinuak indarrean mantenduko dira.
A partir de ahora mi correo electrónico tendrá el dominio .eus y en consecuencia, le recomiendo que guarde mi nueva dirección electrónica en sus contactos. De momento convivirán los dos dominios.
Gipuzkoan
euskaraz bizi eta lan egiten dugu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170308/45791233/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago