[itzul] 'Demagun ehun urte barru' liburua argitaratu du EIZIEk, DSS2016rekin batera

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Ast, Maiatza 11, 10:50:28, CEST 2017


EIZIEk eta DSS2016k Anjel Lertxundiren Demagun ehun urte barru liburua aurkeztu zuten atzo prentsaurrean.

Lertxundik, Donostia2016k eman zion karta zuria baliaturik, sei lagun bildu zituen iaz Donostian –Javier Cercas, Karlos Cid, Marie Darrieussecq, Adan Kovacsics, Miguel Sáenz eta Raul Zelik–,  hizkuntza ez-hegemonikoetako literaturaren eta haren etorkizunaren inguruan gogoeta egitera, eta  haien inpresio eta bizipenak bildu ditu liburu honetan, Harkaitz Canoren artukulu batekin batera. 

 
Jendaurreko aurkezpena

Gaur, maiatzak 11, jendaurrean aurkeztuko da liburua, EIEk antolatu duen ekitaldi batean, Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi Aretoan (Tabakalera, 4. solairua), arratsaldeko 18:30ean.

Liburuan jorratzen diren gaiei buruz arituko dira Anjel Lertxundi eta Harkaitz Cano, mahai baten inguruan, Xabier Olarra eta Koro Navarro itzultzaileekin batera, Goizalde Landabaso kazetariak moderaturik. 

Mila Garmendia

www.eizie.eus
943 277 111





Nire posta elektronikoa eizie.eus domeinura aldatu da. Gorde, mesedez, helbide berria.

Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170511/553a8ea3/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170511/553a8ea3/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago