[itzul] Aldaketak Euskalbarren

Bego Montorio bego.itzultzaile a bildua gmail.com
Ost, Aza 1, 22:06:32, CET 2017


Eskerrik asko azalpenengatik Elhuyarreko kideei: erotu beharrean nengoen
euskalbar(ra) berreskuratu ezinik.

Mozillari dagokionez, kabrokeria galanta egin digu erabiltzaileoi.
Niretzat, bederen, askoooooz erosoagoa zen barra; ea modurik dagoen berriro
hala jartzeko.



2017-10-30 11:56 GMT+01:00 imanol salegi <isuuis a bildua gmail.com>:

> Mila esker, guztiagatik!
>
> Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia<elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau
> idatzi zuen (2017(e)ko urria 30 11:38):
>
> Posta-zerrenda honetan kontzentratuko da, seguruenik, Euskalbarren
>> erabiltzaileen proportziorik handiena. Beraz, interesatuko zaizue jakitea
>> aldaketa handi samarrak datozela Euskalbarren ondorengo bertsioan.
>>
>> Duela bi urte inguru, jatorrizko egileak eta azken
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>aldian
>> garapena zeramaten lagunek Euskalbarren egiten zuten lana uzteko nahia
>> adierazi zuten, eta ordura arte
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>ko
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>kolaboratz
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>ail
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>e
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>etako batek,
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>Elhuyarrek
>> Fundazioak <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>,
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/> hartu zuen
>> jarraipenaren ardura
>> <http://euskalbar.eu/euskalbarrek-arduradun-berria-dauka/>. Geroztik
>> atera diren bertsioetan, ohiko lanak egin izan dira: hiztegiak gehitu,
>> hiztegiak konpondu... Baina bertsio honetan, Euskalbar zerotik hasita
>> osorik berregin behar izan dugu.
>>
>> Izan ere, Firefoxek luzapenak garatzeko WebExtensions API berria
>> erabiltzera derrigortzen du orain
>> <https://blog.mozilla.org/addons/2015/08/21/the-future-of-developing-firefox-add-ons/>.
>> Orain artean, aurreko teknologia erabiliz egindako luzapenek funtzionatzen
>> jarraitu dute, baina, azaroan ateratzekoa omen den Firefox 57tik aurrera
>> <https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>
>> ,
>> <https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>
>> WebExtensions darabilten luzapenak soilik ibiliko dira
>> <https://blog.mozilla.org/addons/2017/02/16/the-road-to-firefox-57-compatibility-milestones/>.
>> Hau da, zegoen bezala Euskalbarrek ez zukeen funtzionatuko Firefoxen
>> bertsio berrietan. Horregatik, dena berriz ere hasieratik programatu behar
>> izan dugu.
>>
>> Gure asmoa Euskalbar berria aurrekoaren berdina izatea bazen ere,
>> ezinezkoa izan da dena berdin uztea. API berriak hala behartuta,
>> aldaketa nabarmen batzuk badaude bertsio berrian. Horietatik aipatzekoena
>> da Euskalbarrek izena ematen dion izana galdu duela: orain ez da beti
>> bistan dagoen tresna-barra bat, WebExtensions
>> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>
>> API
>> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>an
>>
>> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>ezin
>>
>> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>baita
>> horrelakorik egin
>> <https://developer.mozilla.org/en-US/Add-ons/WebExtensions/Comparison_with_the_Add-on_SDK>.
>> B
>> <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>este
>> hainbatekin batera,
>> <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>guk
>> ere
>> <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>eskatu
>> genien Firefox-ekoei tresna-barrak egiteko aukera jartzea
>> <https://mail.mozilla.org/pipermail/dev-addons/2016-October/002035.html>,
>> eta onartu zuten <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064>.
>> Euskalbar berregiten hasi aurretik, ezaugarri hori noiz inplementatuko zain
>> egon ginen, baina duela bi hilabete ikusi
>> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>genu
>> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>en ez zutela
>> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33> prest edukiko
>> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33> Firefox 57rako
>> <https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=1215064#c33>, eta beste
>> modu batera egin behar izan genuen aurrera. Orain, Euskalbarrek botoi bat
>> jartzen du tresna-barra orokorrean, eta, erabili nahi dugun bakoitzean,
>> botoi hori sakatu behar dugu barra irekitzeko. Laster-tekla baten bidez ere
>> ireki daiteke barra (Ktrl+Shift+U), baina, edozein kasutan, saguaren klik
>> edo tekla-sakatze bat gehiago egin behar da orain Euskalbar erabiltzeko.
>> Etorkizunean Firefoxek barra egiteko aukera jartzen badu, berriro bihurtuko
>> dugu barra Euskalbar, erabiltzaileek hala nahiago badute.
>>
>>
>>
>>>>
>> Oinarrizko egituraren aldaketa horretaz gain, hainbat hiztegi gehitu edo
>> konpondu ditugu bertsio berrirako (EGAMaster hiztegia, Farmazia hiztegia,
>> Freelang hiztegia, GEMET ingurumen thesaurus-a, Gizarte Zerbitzuen
>> hiztegia, Glosbe hiztegia, Gotzon Garateren atsotitzak, Kamusi Project
>> hiztegia, Laneki hiztegia, Nafarroako euskalkien hiztegia, Trengintza
>> hiztegia, Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa eta Zurgintza
>> hiztegia), eta beste hiztegi batzuk kendu ditugu, API berrian ezin direlako
>> txertatu (BFA Hiztegi Terminologikoa, GFAren itzulpen-memoriak eta
>> Microsoft hiztegia) edo webguneak ez dabiltzalako (CorpEus eta Elebila).
>> Hemen dago aldaketa guztien zerrenda: http://euskalbar.eu/version50/.
>>
>> Laster igoko dugu Euskalbarren bertsio berria Mozillako luzapenen
>> webgunera. Haiek aztertu eta onartzen dutenean, Euskalbar aurrez instalatua
>> zenutenei automatikoki eguneratuko zaizue bertsio berrira. Besteek Mozillaren
>> luzapenen webgunetik instala dezakezue Euskalbar
>> <https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/>.
>>
>> Egiteko geratu direnen artean
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>, hauek dira
>> aipagarrienak: interfazea beste hizkuntza batzuetara itzultzea, bilaketa
>> konbinatua hiztegi guztiei jartzea, bilatzeko hitza idazterakoan laguntzeko
>> "autocomplete" jartzea eta testuinguru-menua jartzea edozein orritan.
>>
>> Gogoratu Euskalbarren garapenean edonork lagundu dezakeela. Programazioaz
>> ezer ez badakizu, probatu, eta akats
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>e
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>n berri eman
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> edo aldaketak
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>zein hiztegi berriak
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> eska ditzakezu orri
>> honetan <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>.
>> Programazio-ezagutzak izanez gero, Euskalbar
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar>r
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar>en GitHub orritik
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar> kodea jaits dezakezu,
>> hobekuntzak edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera bidali. Edo
>> garatzaile <https://github.com/orgs/euskalbar/people>-
>> <https://github.com/orgs/euskalbar/people>taldean
>> <https://github.com/orgs/euskalbar/people> ere gustura sartuko zaitugu!
>>
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 214
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
>> ezinbestekoa ez bada.
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171101/801ef3f4/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskalbar_barra.png
Mota: image/png
Tamaina: 16772 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171101/801ef3f4/attachment-0002.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskalbar_botoia.png
Mota: image/png
Tamaina: 2519 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171101/801ef3f4/attachment-0003.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago