[itzul] "Zonalde"

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Or, Aza 3, 18:32:28, CET 2017


Nolanahi, Google ez da tresnarik egokiena hitz bati buruzko informazio terminologikoa izateko. Egungo Testuen Corpusak informazio osoagoa ematen du: zehazki, oraindik erabiltzen dela, baina gainbehera nabaria izan duela azken 15 urteetan. Edo, alderantziz esanda, azken 15 urteotan gainbehera handia izan duen arren, oraindik erabiltzen dela. Gainera, itzulpenetan baino gehiago erabiltzen dela jatorriz euskaraz idatzitako testuetan, prentsa idatzian nagusiki, eta Argia aldizkarian bereziki. 
Koldo Biguri 

    En viernes, 3 de noviembre de 2017 11:17:18 CET, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:  
 
 Googlen bakarrik bilatuta, "zonalde" hitzaren 57300 emaitza inguru lortzen dira.
Nire galdera da: inork esaterik badauka zergatik hitz hori jaso gabe dagoen Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta EHUko Euskara Zerbitzuak gaitzetsia dagoen?
Eskerrik asko.
Xabier Aristegieta  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171103/e1331892/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago