[itzul] FW: Goi-mailako prosaz
Agirre Garai, Jon
jon-agirre a bildua euskadi.eus
Al, Aza 6, 11:46:05, CET 2017
Tarteka neure burua ‘zigortu’ (;-)), eta artikulu interesgarri bezain trinko horiek irakurri ondoren, zeresan asko neukakeen arren, ohartxo bat bakarrik plazaratu nahi nuke euskararen SOA hurrenkeraz eta SAO proposamenaz: konponbiderik errazenak OAS ordenak ematen dituela (O objektua barik galdegaia ulertuta, A aditza eta S subjektua barik enparaua).
Hau da, (atribuziozko esaldiak aparte utzita) badago galdegaiaren legea jarraitzea komunikatibotasuna hobeturik, horretarako aditza erabiliaz (bereizle gisa). Esan nahi dut, euskararen hurrenkera SOA dela esan arren, eta horren aurka SAO ordena proposatu arren, nire iritziz, ordena horiek ez direla euskararen ezaugarria, galdegaia aditzaren aurrean doala baizik, hau da, (S)OA(S). Eta euskarazko esaldiak ez dauka ia beste legerik, hori baino.
Nire iritzia baino ez da, lasai.
Jon
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: astelehena, 2017.eko abuztuak 28 12:27
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] FW: Goi-mailako prosaz
Aurreneko mezua hutsik, eta bigarrena sinatu gabe bidali duzu. Ez dakit, beraz, norekin ari naizen.
Gaiak liburu bat ez, baizik eta liburu-sorta bat ere idazteko bezainbeste ematen du.
Horregatik, oraintxe bertan ideia nagusi bat baino ez dut adierazi nahi: nire iritziz, esanahi joriak, aberatsak, konplexuak, ulergarritasunez adierazteko egiturak lantzen jardun behar genuke, eta gure hizkuntzaz harrotu euskara horretarako guztiz gauza dela erakutsiz. Eta ez "bertan goxo" egin, esanez "euskarak nahiago dituela" egitura gramatikal sinpleagoak, eta "idatzizko estandar" kategoriara kaleko/baserriko/sagardotegiko ahozko euskara goratuz.
Orain ez dut denborarik gai honetan sakontzeko, baina adierazi izan ditudan iritziak funtsean ideia nagusi horrekin daude loturik. Interesatzen bazaizkizu, jarraian dituzu idatzi ditudan artikulu batzuen estekak:
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20091026/aristegieta
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20151020/11aristegieta
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20161103/08aristegieta/senez47_aristegieta.pdf
http://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2012/martxoa/aristegieta_jardunaldia.pdf
https://31eskutik.com/category/xabier-aristegieta/
Ondo izan.
Xabier Aristegieta
El 27 ago 2017, a las 1:07, Terminologia - BiTEZ <terminologia a bildua bitez.com<mailto:terminologia a bildua bitez.com>> escribió:
Barka aurreko mezua hutsik bidali izanagatik.
Hiru urte duen biloba bat etorri zait, eta bizkarrera egin dit salto idazten hasi behar nuenean.
Ados egon ninteke Gomá Lazónekin, edo ez.
Zaila ez da haren adierazpenekin "orokorrean" ados egotea.
Baina, arrazoi zehatzik ere ez diot aditu nire adostasuna erakustera bultzatuko nindukeenik.
ELEVAZiO (GORATASUN?) halako bat dario idazki osoari, non ez bainaiz, bada, ni oso eroso sentitzen.
Horren zergatia esango ez banu zorretan geratuko nintzatekeen, batetik; eta, bestetik, inori denbora alferrik galarazi nahi ez diodanez, ez naiz ingurumariatan ibiliko.
Benetan arazo ditugunak ikusi nahi ez baditugu, gureak egin du (irakurri, bestela, azken azterlan soziolinguistikoak):
- Hizkera/idazkera administratiboan (gehien landu??? izan den horretan) ez gara ados jarri/jartzen.
- Euskara teknikoan gutxi batzuk izan dira benetako lana egin dutenak, eta ez diegu jaramon handirik egiten.
- Eta, batez ere, une oroko (alegia, bizi bitarteko) jardunean behar ditugun erregistroak sortzeko gauza ez gara.
Eta, halaz guztiz ere, han "gorako" hipotesiei heldu nahi diezue; eta, horri eusteko, euskal lurtar xumeen eta beste batzuen (nire aburuz) ezin gehiago eman dabiltzaneko akatsak argudiatzen dituzue.
Bada, barkatu, baina KONKREZiO (ZEHAZTASUN?) handiagoa behar nuke zuen argudioak ulertzeko.
Non eta horiek ez diren uda garaiko "pajilleo mentalak" besterik.
Salatu duzuenaren PARADiGMA bera izateko arriskua nire gain hartuta, gustura irakurriko ditut zuen argumentu ("argudio" hitza, hiztegietan duen adieran ez baitaitz izugarri gustatzen) konprenigarriagoak.
Posta elektroniko mugikorretik bidalia
________________________________________
El 26 ago 2017, a las 17:24, Terminologia - BiTEZ <terminologia a bildua bitez.com<mailto:terminologia a bildua bitez.com>> escribió:
Posta elektroniko mugikorretik bidalia
________________________________________
El 25 ago 2017, a las 11:46, Diez de Ultzurrun, Periko <ultzu a bildua parlamento.eus<mailto:ultzu a bildua parlamento.eus>> escribió:
Esker mila, Xabier.
<<… izan ere, oso da bistakoa inausketa hori zenbait hedabide euskarazkok, kasu, egunero burutzen du-t-en jardun praktikoan…>>
Iritzi bat
From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: ostirala, 2017.eko abuztuak 25 09:36
To: ItzuL
Subject: [itzul] Goi-mailako prosaz
Hona hemen (ikus beheko esteka) Javier Gomá Lanzón-ek zer dioen goi-mailako prosari buruz. Gaztelaniari buruz dioena zenbatez gehiago ez ote zaion aplikatzekoa euskararen inausketari (bai, erlatibozkoak euskaratzeko bi esalditan ebakitzearen komenigarritasuna aldarrikatzea bezalakoei)!
https://elpais.com/cultura/2017/08/14/babelia/1502729738_467147.html?id_externo_rsoc=TW_CC
Xabier Aristegieta
[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171106/ad90e83b/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago