[itzul] Kalean da SENEZ itzulpen-aldizkariaren 48. zenbakia

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Ost, Urr 25, 10:47:43, CEST 2017


Hogeita hamar urte konplitu ditu EIZIEk. Eta aldi luze horretan, biok biotara jardun dute elkarteak eta aldizkariak, asmoetan bat eginda, bakoitzak bere esparruan eta bere baliabideekin. Nolatan ez bilakatu EIZIEren 30. urteurrena Senez aldizkariko editorialerako lehengai, bi-bion patua hain estuki loturik joan badira?

Horren adibiderik argiena aurten elkartearen lehendakari izendatu berriari, Idoia Gilleneari, eginiko elkarrizketa, ezin argiago laburbiltzen baititu euskal itzulpengintzaren lehena, oraina eta geroaldirako itxaropena. Aldizkarira bildutako gainerako artikuluak ere, 30 urteko elkarte heldu baten isla hobeezina: elkarrizketaz gain, badakartza ekarri poema itzuliak eta poesia itzultzearen gaineko azterketak, zendutako bazkideak omentzeko artikuluak, lanbidearen gaineko nazioarteko aldarri bat, bazkideen gogoeta teoriko-praktikoak, autoitzulpenaren inguruko artikulu bat, literatura dramatikoa itzultzearen gaineko beste bat, Kixotearen itzulpenari buruzko ikuspegi berezi-berezi bat, itzulpen argitalpenen berri emateko iruzkinak eta, gehigarri halako bat, hizkuntza teknologiez eta itzulpengintza automatizatzeaz diharduen unibertsitateko ikerketa talde batena. Hitz bitan, elkarteak 30 urteotan jorratu dituen gaien paperezko erakusketa.

Aurki izango da EIZIEren webgunean <http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez> ere irakurgai.



Mila Garmendia
www.eizie.eus
943 277 111



Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171025/ea8f0bdb/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: logoa_mail.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34158 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171025/ea8f0bdb/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago