[itzul] pozikago
Ales Bengoetxea
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
Or, Urr 27, 13:44:27, CEST 2017
Eguerdi on:
"pozikago" hori askotan "pozik baino pozikago" esamoldean gertatzen da.
Hala ikusten da garbi idazle batzuen erabileran.
Izan ere, zein izan liteke esamolde horren bertsio kanonikoa? "pozik baino
pozago"? "pozik baino pozagorik"?
Euskara
Zerbitzua Ales Bengoetxea Telletxea
- Euskara Zerbitzua - Hizkuntza
Euskararen normalizatzailea
Hiria Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus
Nork: e-alda <aldaedur a bildua gmail.com>
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Data: 25/10/2017 12:05
Gaia: [itzul] pozikago
Egun on:
Zuzena al da "pozik" adberbioari konparazio-marka eranstea? niri belarrian
min ematen dit, baina gero eta gehiago entzun-irakurtzen ditut horrelako
formak.
Google-en bilaketa azkarra eginda, 973 emaitza ematen ditu. Orotarikoak ere
jasotzen ditu adibideak:
Niri giltza emonda pozik aldegin eban, ni pozikago itxita. Or Tormes 45 (v.
tbn. pozikago en Zab Gabon 62, Laux BBa 128 y TAgUzt 272). Ni munduan dan
pozikena niņoan. Ib. 65. Bozik edan zuen. FIr 148. Nere gogaraz, laisterrik
asko ta laister ere baņo pozikago utziko diot nik, nai duanari, irabaziz
gaņeko dedan yarleku ura. Ldi IL 95.
Zer irizten diozue?
Eskerrik asko,
Edurne Aldasoro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/5d212944/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: 27009808.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3971 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/5d212944/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: graycol.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 105 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20171027/5d212944/attachment.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago