[itzul] «Munduari itzulia» itzulpen-bira, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
Or, Ira 29, 12:13:27, CEST 2017


Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren harira, bihar baita, EIZIEk itzulpen-bira bat antolatu zuen irailaren bigarren hamabostaldian. Helburua euskarazko esaldi bat ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea zen, eta, parte hartzea, berriz, irekia.

Anjel Lertxundiren esaldi bat itzultzea proposatzen zuen itzulpen-birak: «Itzulpena ez da posible, baina itzulpenak bizi gaitu». Berbelitzenak <http://www.eizie.eus/Argitalpenak/alebereziak/grafikoa/Senez_Grafikoa_Web_zuz.pdf> kontakizunetik hartua da esaldia.

Lagun askok parte hartu dute, eta 21 hizkuntzatan jaso dugu esaldia. Denen ahalegina eskertzeko, paperezko argitalpenaren ale bat zozketatu dugu, eta Madditzuliri egokitu zaio saria.

Ikus hemen <http://www.eizie.eus/Jarduerak/bestelako_egitasmoak/munduari_itzulia> itzulpen guztiak.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Zorionak itzultzaile guztioi!





Mila Garmendia
www.eizie.eus
943 277 111



Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170929/2eda6c44/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: logoa_mail.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34158 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20170929/2eda6c44/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago