[itzul] MUGIMENDU TRAKETS/ ??? Movimiento grosero
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Api 5, 11:09:00, CEST 2018
Erizain bati galdetu diot ea zer esan nahi duen horrek. Komentatu dit
badirela bi mota: "movimiento grosero" eta "movimiento fino". Lehenengoa da
zerbaiti heltzen edo atxikitzen diozunean (sokari atxiki zaio), zerbait
hartzen duzunean eskuz edota besotik oratu diozunean aitari. Holako
mugimendu zakarrak edo *traketsak*, *landugabea* (era formalago batera),
beharbada. Bestea doitasunari dagokion mugimendua da, beraz, mugimendu
doia, zorrotza eta *zehatza*, haurrek hasieran ez dutena, adibidez.
Ongi izan, Bitor
AINARA MAYA URROZ<AINARA.MAYAURROZ a bildua osakidetza.eus> igorleak hau idatzi zuen
(2018(e)ko apirilaren 5(a) 08:40):
> Egun on
>
>
>
> osasunaren alorrean erabiltzen den termino hori beharbada “trakets” moduan
> itzuliko nuke: “giza gorputzaren oinarrizko mugimendu traketsak kontrolatu…”
>
>
>
>
>
> Arratsalde on:
>
>
>
> Norbaitek badaki hori euskaraz nola ematen den?
>
> Hauxe da testuingurua:
>
> Núcleos grises subcorticales situados dentro de ambos hemisferios
> cerebrales.
> Controlan los movimientos básicos groseros del cuerpo.
>
>
>
> Eskerrik asko eta ongi izan.
>
>
>
> Amaia
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180405/30eeff7d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago