[itzul] Haurrentzako euskal herri-kanta sexistarik?
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Al, Api 16, 19:22:45, CEST 2018
Kaixo:
Uste dut hauek ez direla bilatzen dituzun adibideak, baina badaezpada
aipatzen dizkizut:
Sorotan Beleren "Marinelaren zai" kantak azaltzen duen egoera, jauntxoen
garaian arrunta izango zen, baina gau egun guztiz anakronikoa da.
http://eu.musikazblai.com/sorotan-bele/marinelaren-zai/4
"Maiteak galde egin zaudan" kantarekin antzeko zerbait gertatzen da,
beltza izatearen arira.
http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=80781f83-0c62-4a6a-aa16-a08ca654d7eb&groupId=10138
Ea besteoi adibide hobeak bururatzen zaizkizuen.
Ondo izan,
Txopi.
16.04.2018 18:09-ean, Esther Lopez Epelde , ItzuL-en bidez idatzi zuen:
> Kaixo denoi:
>
> Itzultzen ari naizen testu batean gaztelaniazko kanta sexista baten
> letra jarri dute (así planchaba, así, así), emakumeon
> sozializazioaren adibide gisa. Tankera horretako haurrentzako euskal
> herri-kanta baten bila nabil, baina ez dut aurkitzen.
>
> Bururatzen zaizue zuei baten bat?
>
> Eskerrik asko eta ondo-ondo izan,
>
> Esther López Epelde
> Itzultzailea eta zuzentzailea
> Traductora y correctora
> es.linkedin.com/in/estherlopezepelde/ [1] [2]
>
>
>
> Links:
> ------
> [1] http://es.linkedin.com/in/estherlopezepelde/
> [2] http://t.co/ZxfKgeKvv9
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago