[itzul] musika klasikoko lanen izendapen korapilatsuak
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Api 25, 10:42:29, CEST 2018
EIMAren estilo-liburuko onomastika atalean badira irizipide batzuk, zuk
behar duzun guztia ageri ez bada ere:
4.3. Musika klasikoko lanen izendapen estandarra
Musika klasikoko artelanek egitura berezia izaten dute (Adagioa sol
minorrean hari eta organorako). Egitura hori erabiliko da euskaraz ere, hau
da, sintagmak komarik gabe eta hurrenkera honetan:
konposizio mota (adagioa), tonalitatea (sol minorrean) eta instrumentu
mota (hari eta organorako).
(...)
4.5. Zenbakiak musika-lanen izenburuetan
Kontzertu, sinfonia eta halakoek zenbakia eraman ohi dute
aurrean.Halakoetan, zenbaki ordinalak erabiliko dira (5. kontzertua, 9.
sinfonia...), eta ez honelakoak: 5 zenbakiko/zenbakidun kontzertua, 9
sinfonia...
(...)
4.7. Musikako terminoak musika-lanen izenburuetan
Musika-lan klasikoen izenburuetan maiz agertzen dira tempoen (allegro),
noten (re minor), konposizio moten (kuarteto) eta musika-tresnen izenak
(biolin). Adibidez:
*5. kontzertua si bemol maiorrean*.
*BWV 1043 kontzertua re minorrean bi biolin, hari eta baxu jarraiturako*.
Onomastikari buruzko lan honi ez dagozkio lexiko eta terminologiako
arazoak ebaztea. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan edo bestelako lan
espezializatuetan bila daitezke termino horien euskarazko ordainak.
Nolanahi ere, esan daiteke tempo jakinetan jotzen diren obra motak
adierazteko italierazko izenak beren horretan, egokitu gabe, erabiltzen
direla (adagio, allegro, andante, vivace...) eta konposizio motak,
gehienetan, maileguei dagozkien egokitzapen grafikoak eginda mailegatzen
direla (bariazio, duo, estudio, kantata, kuarteto, nokturno, oratorio,
tertzeto...; badira grafia egokitugabe mailegatzen direnak ere: impromptu,
suite...).
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El 25 de abril de 2018, 10:22, Jon Arbizu <jarbizu a bildua traducci.com> escribió:
> Nola emango/banatuko zenukete ondokoa (eta halakoak) euskaraz (asmatutako
> adibidea da):
>
>
>
> *Concierto de Vivaldi en la mayor para clave y dos violines** op. 1, nº 2
> RV 519 *
>
>
>
> [image: Descripción: FirmaJonJPG300]
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180425/ae7cbaaf/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 40760 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180425/ae7cbaaf/attachment-0001.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago