[itzul] Embarazo no deseado
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Api 25, 18:48:14, CEST 2018
Euskaltermek "nahi gabeko haurduntza" ematen du, 4. ponderazio-markarekin.
Niri behintzat, "nahi gabeko haurduntza" horrek "embarazo involuntario"
ulerrarazten dit, ez "no deseado".
Agian, etimologikoki egia izan daiteke "involuntario = no deseado" dela.
Baina, erabileran, nik uste dut alde nahiko nabarmena dagoela bien artean,
ez?
"Involuntario"= propio bilatu gabe gertatua.
"No deseado"= nahiaren kontrakoa.
Eta pentsatzen dut gehienok ezagutuko dugula kasuren bat edo gehiago, non
haurduntza bat nahi gabekoa bai, baina nahiaren kontrakoa izan ez den.
Hori horrela, nire proposamena litzateke "embarazo involuntario/no
buscado"rako uztea "nahi gabeko haurduntza". Nola, orduan, "embarazo no
deseado"? Hertsiki, uste dut zuzena litzatekeela "gogoz kontrako
haurduntza" espresioa. Baina, aldi berean, desegokia iruditzen zait,
gehiegi iradokitzen baitu bortxaketa bidezko haurduntza bat. Horregatik,
"ez-gogozko haurduntza"k balio lezake, agian.
Bestelako proposamenik bai?
Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180425/60987c43/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago