[itzul] Bilboko Zorrotza auzoa

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
As, Abe 4, 16:05:16, CET 2018


18/12/4 15:22(e)an, oskar arana igorleak idatzi zuen:
> Bilboko Zorrotza auzoaren kasuan, izenak -a hori artikulua du, ala
> itsatsia? Esan liteke Gasteizko "Mendizorrotza" eta abarren bidetik, -a
> artikula beharko lukeela, eta hartara "Mendizorrotzean", "Mendizorrotzetik"
> eta abarretan bezala, "Zorrotzean" eta "Zorrotzetik" beharko lukeela, baina
> ez dakit (Hala ez bada, haserretuko zaizkit bilbotarrak...)
> 
> Baten batek badaki?
> 

"Zorrotzan jaioa da", "Zorrotzara doa", "Zorrotzako tren geltokia" eta
horrelakoak esaten ditugu.

Wikipedian "Zorrotzako" eta "Zorrotzara" aipatzen da:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Zorrotza

Bilboko udaleko webgunean "Zorrotzako" aipatzen da:
https://labur.eus/pObjc

Denak bide beretik doaz.

-- 
Txopi.
http://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago