[itzul] carácter expreso
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
As, Uzt 17, 08:29:52, CEST 2018
> La prórroga deberá tener carácter expreso
Adibidez, «Luzapena berariaz ebatzi/eman/erabaki beharko da»?
Begira Euskaltzaindiaren hiztegiaren sarrera:
*berariaz* *1* adb. Ondorio jakin bat lortzeko asmoz, borondateak
eraginda, ez oharkabez edo ustekabean. Ik. *nahita**;* *apropos**;*
*propio*. /Ura bota zioten, ez dakigu berariaz ala ustekabean.
Berariaz egin. Biderik txarrenetatik neraman berariaz, gaitz
egitearren. Gizon hau, berariaz ari ez bada, eroa duk/.
*2* adb. Aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki. Ik.
*espresuki*. Anton. *bidenabar*. /Lau Aldundiek euskara indartzeko
berariaz sortutako erakundea. Esana dago, berariaz esan ez bada ere,
hizkuntza idatzia astiroago aztertu dugula ahozkoa baino/.
*berariazko* *1* adj. /Berariazko lege hausteak eta oharkabekoak/.
*2* adj. /Gai horiei buruzko berariazko liburuen premia. Lan hori
egiteko behar den berariazko tresna. Ateratzeko baimen berariazkorik
gabe/.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180717/8100bf3c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago