[itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Eka 4, 12:57:53, CEST 2018


Baina zure lehenbiziko mezuan ez al zenuen esaten teknikariek arauetan
oinarriturik egiten dituztela beren txostenak? Arauan "ingera/ingira"
agertzen bada, ez dut ulertzen nondik atera den "eragozpen" hori...

Xabier Aristegieta

Pako Sudupe Elortza<psudupe a bildua pasaia.net> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
ekainaren 4(a) 11:37):

> Besterik ez bada, nola ibiltzen garen erakusteko balio dute gorabehera
> hauek.
> Itzultzaile batzuek, borondate onenarekin -ez dut dudarik-, "ingera"-ren
> aldeko apustua egin zuten 2003an -Foru Arau hori ez da bi soseko testua-;
> delako "ingera" horrek, ondo edo gaizki hautatua, bere bidexka egin du,
> nahiz ez oso luzea; alabaina, 2015ean, beste batzorde batek "eragozpen"-i
> eman dio lehentasuna...eta, orain, egindako bidexka utzi, eta beste bidexka
> bat egitera?
> Okerrena da euskaraz lan egiten duten kontu-hartzaileak nazkatzeko
> arriskua dagoela...
>
> ------------------------------
> *Igorlea: *"Pako Sudupe Elortza" <psudupe a bildua pasaia.net>
> *Hartzailea: *"ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> *Bidalita: *2018(e)ko Ekainak 4, Astelehena 10:14:29
>
> *Gaia: *Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
> Euskalterm-en begiratuta, oraintxe ohartu naiz, 2015eko hiztegian
> "eragozpen-ohar" , nota de reparo, dator.
>
> ------------------------------
> *Igorlea: *"Agirre Garai, Jon" <jon-agirre a bildua euskadi.eus>
> *Hartzailea: *"ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> *Bidalita: *2018(e)ko Ekainak 4, Astelehena 9:49:45
> *Gaia: *Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
> Ederto deritzot, baina ez litzateke, bada, ‘ingira’ izan behar hitz horren
> forma idatzia?
>
>
>
> Euskaltzaindiak:
>
> *ingira* *1* iz. Zerbait gaizki egin ote delako kezka. *Gogoa ingiraz
> beterik*.
>
> *2* iz. Janariren bat, kaltegarria-edo gerta daitekeelako, hartzeko kezka.
>
>
> Bestela, konforme.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* Pako Sudupe Elortza [mailto:psudupe a bildua pasaia.net]
> *Sent:* astelehena, 2018.eko ekainak 4 08:53
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
>
>
> Eskerrik asko Iñaki, Martin eta Xabier, zuen iritzia emateagatik.
>
>
>
> Bitxia da hitzon sorrera eta bitxia bilakaera. "Ingera" 2003ko Foru
> Arauaren aurretik, apenas erabiliko zen hiztunen artean, baina itzultzaile
> bati edo batzuei - batzuei izango ahal zen!- egokia iruditu zitzaien hitz
> horri bizi berri bat ematea, arlo jakin batean, administrazioko ogasuneko
> tramitazioetan, eta esan dezagun "bota" egin zutela uretara, paperetara,
> hobeto esanda, eta, jakina, euskaraz lan egiten duten teknikariek, edo,
> gehienetan, seguru asko, administrazioan lan egiten duten itzultzaileek
> hartu zuten delako Foru Arautik, eta hitz hori biziberritzen hasi ziren.
>
> Baina, beste batzuek, hitz ulergaitz hori erabiltzeari muzin eginik,
> ohartuki edo oharkabean, "eragozpen"-i ireki zioten bidea, eta lehia sortu,
> askotan gertatzen zaigun bezala; hori guztia idatziz; zeren ahoz "reparo"
> edo "erreparo" izango dira erabilienak, seguru asko, administrazioko
> langileen artean.
>
> 1. Ikuspegi linguistiko egoki baten arabera, hobe da administrazioko
> hizkera neutroan erabilera arruntean hitzek berezko izan ohi dituzten
> konnotaziorik gabeko hitz bat hautatzea, eta horrenbestez, "ingera" egokia
> da. Gaztelaniak kasu honetan horrela jokatu ez izanak ez du hautuaren
> egokitasuna zalantzan jartzen. Jakina, horren ifrentzua da oso jende
> alfabetatu gutxik ezagutzen duela hitz horren esanahi mugatu hori; behar
> ere jende gutxik behar du adiera hertsi hori.
>
> 2. Lehen kolpean ulertzen den hitza hautatzea, adiera ezberdinak
> gorabehera.
>
>
>
> Momentuan, "ingera"-ren alde egin dugu hemen.
> ------------------------------
>
> *Igorlea: *"Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
> *Hartzailea: *"ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> *Bidalita: *2018(e)ko Ekainak 1, Ostirala 14:47:33
> *Gaia: *Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
>
>
> Bai "ingera" bai "ingira" niri guztiz ezezagunak zaizkidala aitortzen dut.
>
>
>
> Baina existitzen den hitz bat pixka bat biziberritzea oso ongi iruditzen
> zait.
>
>
>
> Eta, batez ere, ezinbestekoa iruditzen zait hitzak desberdin diren
> esanahiez puzten eta puzten ez joatea.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Rezola Clemente, Martín<martin-rezola a bildua ivap.eus> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko ekainaren 1(a) 11:13):
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian, “ingira”.
>
>
>
> *From:* Pako Sudupe Elortza [mailto:psudupe a bildua pasaia.net]
> *Sent:* ostirala, 2018.eko ekainak 1 10:44
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Subject:* [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
>
>
> Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko
> abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen
> dira.
>
> Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean,
> organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen
> edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere *ingerak* idatziz azaldu
> beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz, "reparos".
>
>
>
> Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio
> tramitazioa eteten dutenak.
>
>
>
> Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso
> arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek
> lehia egiten diola.
>
>
>
> Zalantzan gabiltza "*ingera etenarazle*" erabili ala "*eragozpen
> etenarazle*".
>
>
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.
>
>
>
> Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu,
> teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte
> eta.
>
>
>
> Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke.
>
> lehen
>
>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180604/02e8c1b3/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago