[itzul] Quesito

Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
Al, Eka 4, 13:03:45, CEST 2018


Gure etxean ere “gazta(i)txoa”.
Ander

De: kbiguri , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Enviado el: lunes, 04 de junio de 2018 8:44
Para: ItzuL
CC: kbiguri
Asunto: Re: [itzul] Quesito

Zehazkik eta bestek “gazta atal” proposatzen dute, baina oso termino inespezifikoa iruditzen zait: edozein motatako gaztak izan ditzake atalak. Nik familian “gaztatxo” erabili dut beti, ondo bereiziz zer den gazta eta zer gaztatxo. Bestela, irudimen ttantta bat ipiniz, “gaztazko triangelua” erabil zitekeen, baina ez dut beharrik ikusten. Bestalde, frantsesez “tartinette” esaten diote, eta ingelesez “wedge”, hots, “ziria”.
Koldo Biguri

El 4 jun 2018, a las 7:48, Rey Escalera, Fernando (Euskarabidea) <fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es<mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>> escribió:
Egun on.
Ez da kontu erraza ongi erabakitzea nola esan “quesito”.
Lehenbizi, iruditzen zait bi kontu desberdin direla nola esan “quesito” eta nola “porciones de queso fundido”. Beste erregistro bat da, eta segur aski biak dira beharrezkoak.
Galderaren muina “quesito” denez, horretaz ariko naiz.

Nik bi modu ikusten ditut egokiak, ustez aski zabalduak daudenak, gainera. Biak ala biak deskriptiboak dira (tamaina edo forma hartzen baitute oinarri).

a)      Gaztatxoa. Baten batek kritikatuko du forma hau, baina esan, jende askok horrela esaten du, eta, egia esan, niri ez dit minik egiten belarrian.

b)      Gazta-atal (gazta-xixterka). Kaxa osoari eta atal bakoitzaren formari erreparatuta, oso egokia iruditzen zait, “gajo” baten forma baitu. Xixterka erabili izan dut nik, baina ongi dakit oso forma lokala dela.

Ongi izan.
Fernando Rey



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180604/d8abd2aa/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago