[itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Eka 4, 13:10:32, CEST 2018
Nik ingera/ingira erabiliko nuke.
Xabier
Pako Sudupe Elortza<psudupe a bildua pasaia.net> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko
ekainaren 4(a) 13:06):
> Beno, nik ez dakit zenbat kontu-hartzailek egiten dituzten euskaraz
> txostenak -batzuk badira, zenbat ez dakit; okerrena horixe izango
> litzateke, bestalde, hau guztia itzultzaileen kontua izatea eta
> kontu-hartzaile oso gutxi aritzea euskaraz-, baina interneteko bilatzaile
> baten begiratuta, udal batzuetan "ingera" eta beste batzuetan "eragozpen"
> ageri da. Hortik etorri zen galdera.
>
> ------------------------------
> *Igorlea: *"Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
> *Hartzailea: *"ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> *Bidalita: *2018(e)ko Ekainak 4, Astelehena 12:57:53
>
> *Gaia: *Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>
> Baina zure lehenbiziko mezuan ez al zenuen esaten teknikariek arauetan
> oinarriturik egiten dituztela beren txostenak? Arauan "ingera/ingira"
> agertzen bada, ez dut ulertzen nondik atera den "eragozpen" hori...
>
> Xabier Aristegieta
>
> Pako Sudupe Elortza<psudupe a bildua pasaia.net> igorleak hau idatzi zuen
> (2018(e)ko ekainaren 4(a) 11:37):
>
>> Besterik ez bada, nola ibiltzen garen erakusteko balio dute gorabehera
>> hauek.
>> Itzultzaile batzuek, borondate onenarekin -ez dut dudarik-, "ingera"-ren
>> aldeko apustua egin zuten 2003an -Foru Arau hori ez da bi soseko testua-;
>> delako "ingera" horrek, ondo edo gaizki hautatua, bere bidexka egin du,
>> nahiz ez oso luzea; alabaina, 2015ean, beste batzorde batek "eragozpen"-i
>> eman dio lehentasuna...eta, orain, egindako bidexka utzi, eta beste bidexka
>> bat egitera?
>> Okerrena da euskaraz lan egiten duten kontu-hartzaileak nazkatzeko
>> arriskua dagoela...
>>
>> ------------------------------
>> *Igorlea: *"Pako Sudupe Elortza" <psudupe a bildua pasaia.net>
>> *Hartzailea: *"ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> *Bidalita: *2018(e)ko Ekainak 4, Astelehena 10:14:29
>>
>> *Gaia: *Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>>
>> Euskalterm-en begiratuta, oraintxe ohartu naiz, 2015eko hiztegian
>> "eragozpen-ohar" , nota de reparo, dator.
>>
>> ------------------------------
>> *Igorlea: *"Agirre Garai, Jon" <jon-agirre a bildua euskadi.eus>
>> *Hartzailea: *"ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> *Bidalita: *2018(e)ko Ekainak 4, Astelehena 9:49:45
>> *Gaia: *Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>>
>> Ederto deritzot, baina ez litzateke, bada, ‘ingira’ izan behar hitz
>> horren forma idatzia?
>>
>>
>>
>> Euskaltzaindiak:
>>
>> *ingira* *1* iz. Zerbait gaizki egin ote delako kezka. *Gogoa ingiraz
>> beterik*.
>>
>> *2* iz. Janariren bat, kaltegarria-edo gerta daitekeelako, hartzeko kezka.
>>
>>
>> Bestela, konforme.
>>
>>
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Pako Sudupe Elortza [mailto:psudupe a bildua pasaia.net]
>> *Sent:* astelehena, 2018.eko ekainak 4 08:53
>> *To:* ItzuL
>> *Subject:* Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko Iñaki, Martin eta Xabier, zuen iritzia emateagatik.
>>
>>
>>
>> Bitxia da hitzon sorrera eta bitxia bilakaera. "Ingera" 2003ko Foru
>> Arauaren aurretik, apenas erabiliko zen hiztunen artean, baina itzultzaile
>> bati edo batzuei - batzuei izango ahal zen!- egokia iruditu zitzaien hitz
>> horri bizi berri bat ematea, arlo jakin batean, administrazioko ogasuneko
>> tramitazioetan, eta esan dezagun "bota" egin zutela uretara, paperetara,
>> hobeto esanda, eta, jakina, euskaraz lan egiten duten teknikariek, edo,
>> gehienetan, seguru asko, administrazioan lan egiten duten itzultzaileek
>> hartu zuten delako Foru Arautik, eta hitz hori biziberritzen hasi ziren.
>>
>> Baina, beste batzuek, hitz ulergaitz hori erabiltzeari muzin eginik,
>> ohartuki edo oharkabean, "eragozpen"-i ireki zioten bidea, eta lehia sortu,
>> askotan gertatzen zaigun bezala; hori guztia idatziz; zeren ahoz "reparo"
>> edo "erreparo" izango dira erabilienak, seguru asko, administrazioko
>> langileen artean.
>>
>> 1. Ikuspegi linguistiko egoki baten arabera, hobe da administrazioko
>> hizkera neutroan erabilera arruntean hitzek berezko izan ohi dituzten
>> konnotaziorik gabeko hitz bat hautatzea, eta horrenbestez, "ingera" egokia
>> da. Gaztelaniak kasu honetan horrela jokatu ez izanak ez du hautuaren
>> egokitasuna zalantzan jartzen. Jakina, horren ifrentzua da oso jende
>> alfabetatu gutxik ezagutzen duela hitz horren esanahi mugatu hori; behar
>> ere jende gutxik behar du adiera hertsi hori.
>>
>> 2. Lehen kolpean ulertzen den hitza hautatzea, adiera ezberdinak
>> gorabehera.
>>
>>
>>
>> Momentuan, "ingera"-ren alde egin dugu hemen.
>> ------------------------------
>>
>> *Igorlea: *"Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
>> *Hartzailea: *"ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> *Bidalita: *2018(e)ko Ekainak 1, Ostirala 14:47:33
>> *Gaia: *Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>>
>>
>>
>> Bai "ingera" bai "ingira" niri guztiz ezezagunak zaizkidala aitortzen dut.
>>
>>
>>
>> Baina existitzen den hitz bat pixka bat biziberritzea oso ongi iruditzen
>> zait.
>>
>>
>>
>> Eta, batez ere, ezinbestekoa iruditzen zait hitzak desberdin diren
>> esanahiez puzten eta puzten ez joatea.
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
>>
>> Rezola Clemente, Martín<martin-rezola a bildua ivap.eus> igorleak hau idatzi zuen
>> (2018(e)ko ekainaren 1(a) 11:13):
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegian, “ingira”.
>>
>>
>>
>> *From:* Pako Sudupe Elortza [mailto:psudupe a bildua pasaia.net]
>> *Sent:* ostirala, 2018.eko ekainak 1 10:44
>> *To:* itzul a bildua postaria.com
>> *Subject:* [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
>>
>>
>>
>> Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko
>> abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen
>> dira.
>>
>> Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean,
>> organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen
>> edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere *ingerak* idatziz
>> azaldu beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz,
>> "reparos".
>>
>>
>>
>> Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio
>> tramitazioa eteten dutenak.
>>
>>
>>
>> Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso
>> arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek
>> lehia egiten diola.
>>
>>
>>
>> Zalantzan gabiltza "*ingera etenarazle*" erabili ala "*eragozpen
>> etenarazle*".
>>
>>
>>
>> Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.
>>
>>
>>
>> Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu,
>> teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte
>> eta.
>>
>>
>>
>> Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke.
>>
>> lehen
>>
>>
>>
>>
>> <http://www.euskadi.net>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180604/ef003a55/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago