[itzul] Lan eskaintza penagarria

kbiguri kbiguri a bildua yahoo.es
As, Eka 5, 16:41:07, CEST 2018


Helbidea nahi baduzue, zuen iritzia emateko: 

lanpoltsa a bildua aiaraldea.eus





> El 5 jun 2018, a las 16:29, Koldo Biguri, ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> escribió:
> 
> Itzultzaile eta interpretazioa langile baten bila dago Aiaraldea Ekintzen Faktoria
> 
> Itzultzaile eta interpretazioa langile baten bila dago Aiaraldea Ekintz...
> Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, itzultzaile-interprete lanetara arituko den langile baten bila dabil.
> 
> 
> Itzultzaile eta interpretea: 20 ordu astean.
> Lizentziaduna izatea, itzulpengintzan, filologian edo kazetaritzan.
> Hizkuntzak: euskara eta gaztelania ezagutza handia.
> Sarrerako probaldia gainditzea.
> Ordenagailuz lagundutako tresnak (Wordfast, Trados…) erabiltzen jakitea.
> Itzulpen eta interpretazio lanetan esperientzia izatea.
> Ordaina: 650 euro GORDIN!!!
> 
> Koldo Biguri
> 
> 
> En lunes, 4 de junio de 2018 14:22:31 CEST, Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com> escribió:
> 
> 
> Nire ustez, "hizkera argiaren bidetik" goiburu hartuta egin diren ahaleginek dute lehentasuna noski, baina ez dut "ingera"ren erabilera guztiz alferrikakoa ikusten. Etorkizunean, aurrekari horretan oinarrituta, sinonimo gisa erabiliko da beharbada, edo ñabardura baten arabera espezializatuko da. Goraintzi
> 
> Iñaki
> 
> 2018-06-04 11:37 GMT+02:00 Pako Sudupe Elortza <psudupe a bildua pasaia.net>:
> Besterik ez bada, nola ibiltzen garen erakusteko balio dute gorabehera hauek.
> Itzultzaile batzuek, borondate onenarekin -ez dut dudarik-, "ingera"-ren aldeko apustua egin zuten 2003an -Foru Arau hori ez da bi soseko testua-; delako "ingera" horrek, ondo edo gaizki hautatua, bere bidexka egin du, nahiz ez oso luzea; alabaina, 2015ean, beste batzorde batek "eragozpen"-i eman dio lehentasuna...eta, orain, egindako bidexka utzi, eta beste bidexka bat egitera?
> Okerrena da euskaraz lan egiten duten kontu-hartzaileak nazkatzeko arriskua dagoela... 
> 
> Igorlea: "Pako Sudupe Elortza" <psudupe a bildua pasaia.net>
> Hartzailea: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Bidalita: 2018(e)ko Ekainak 4, Astelehena 10:14:29
> Gaia: Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
> 
> Euskalterm-en begiratuta, oraintxe ohartu naiz, 2015eko hiztegian "eragozpen-ohar" , nota de reparo, dator.
> 
> Igorlea: "Agirre Garai, Jon" <jon-agirre a bildua euskadi.eus>
> Hartzailea: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Bidalita: 2018(e)ko Ekainak 4, Astelehena 9:49:45
> 
> Gaia: Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
> 
> Ederto deritzot, baina ez litzateke, bada, ‘ingira’ izan behar hitz horren forma idatzia?
> 
>  
> 
> Euskaltzaindiak:
> 
> ingira 1 iz. Zerbait gaizki egin ote delako kezka. Gogoa ingiraz beterik.
> 
> 2 iz. Janariren bat, kaltegarria-edo gerta daitekeelako, hartzeko kezka.
> 
> Bestela, konforme.
> 
>  
> 
> Jon
> 
>  
> 
>  
> 
>  
> 
> From: Pako Sudupe Elortza [mailto:psudupe a bildua pasaia.net] 
> Sent: astelehena, 2018.eko ekainak 4 08:53
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
> 
>  
> 
> Eskerrik asko Iñaki, Martin eta Xabier, zuen iritzia emateagatik.
> 
>  
> 
> Bitxia da hitzon sorrera eta bitxia bilakaera. "Ingera" 2003ko Foru Arauaren aurretik, apenas erabiliko zen hiztunen artean, baina itzultzaile bati edo batzuei - batzuei izango ahal zen!- egokia iruditu zitzaien hitz horri bizi berri bat ematea, arlo jakin batean, administrazioko ogasuneko tramitazioetan, eta esan dezagun "bota" egin zutela uretara, paperetara, hobeto esanda, eta, jakina, euskaraz lan egiten duten teknikariek, edo,  gehienetan, seguru asko, administrazioan lan egiten duten itzultzaileek hartu zuten delako Foru Arautik, eta hitz hori biziberritzen hasi ziren.
> 
> Baina, beste batzuek, hitz ulergaitz hori erabiltzeari muzin eginik, ohartuki edo oharkabean, "eragozpen"-i ireki zioten bidea, eta lehia sortu, askotan gertatzen zaigun bezala; hori guztia idatziz; zeren ahoz "reparo" edo "erreparo" izango dira erabilienak, seguru asko, administrazioko langileen artean.
> 
> 1. Ikuspegi linguistiko egoki baten arabera, hobe da administrazioko hizkera neutroan erabilera arruntean hitzek berezko izan ohi dituzten konnotaziorik gabeko hitz bat hautatzea, eta horrenbestez, "ingera" egokia da. Gaztelaniak kasu honetan horrela jokatu ez izanak ez du hautuaren egokitasuna zalantzan jartzen. Jakina, horren ifrentzua da oso jende alfabetatu gutxik ezagutzen duela hitz horren esanahi mugatu hori; behar ere jende gutxik behar du adiera hertsi hori.
> 
> 2. Lehen kolpean ulertzen den hitza hautatzea, adiera ezberdinak gorabehera.
> 
>  
> 
> Momentuan, "ingera"-ren alde egin dugu hemen.   
> 
> Igorlea: "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
> Hartzailea: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Bidalita: 2018(e)ko Ekainak 1, Ostirala 14:47:33
> Gaia: Re: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
> 
>  
> 
> Bai "ingera" bai "ingira" niri guztiz ezezagunak zaizkidala aitortzen dut.
> 
>  
> 
> Baina existitzen den hitz bat pixka bat biziberritzea oso ongi iruditzen zait.
> 
>  
> 
> Eta, batez ere, ezinbestekoa iruditzen zait hitzak desberdin diren esanahiez puzten eta puzten ez joatea.
> 
>  
> 
> Xabier Aristegieta
> 
>  
> 
> Rezola Clemente, Martín<martin-rezola a bildua ivap.eus> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko ekainaren 1(a) 11:13):
> 
> Euskaltzaindiaren Hiztegian, “ingira”.
> 
>  
> 
> From: Pako Sudupe Elortza [mailto:psudupe a bildua pasaia.net] 
> Sent: ostirala, 2018.eko ekainak 1 10:44
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: [itzul] Ingera hitzaren egokitasunaz zalantzak
> 
>  
> 
> Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, 70. artikuluan "Ingerak" arautzen dira.
> Hona 70. artikuluaren lehen puntua: "Kontuhartze-eginkizuna erabiltzean, organo kontuhartzailea aztergai diren egintzen, agirien edo espedienteen edukiarekin edo itxurarekin ados ez badago, bere ingerak idatziz azaldu beharko ditu erabakia edo ebazpena hartu baino". Gaztelaniaz, "reparos".
>  
> Eta badira "ingera etenarazleak" edo "etengarriak", hots, administrazio tramitazioa eteten dutenak.
>  
> Halere, Interneteko bilatzaile erabilienean begiratuta, badirudi oso arrakasta txikia izan duela "ingerak" gure udaletan-eta, eta "eragozpen"-ek lehia egiten diola.
>  
> Zalantzan gabiltza "ingera etenarazle" erabili ala "eragozpen etenarazle".
>  
> Euskaltzaindiaren Hiztegian ez du sarrerarik "ingera" hitzak.
>  
> Foru Arauan erabilia den hitza baztertzeak zalantzak sortzen dizkigu, teknikariek txostenak, gisa denez, arautegian oinarriturik egiten dituzte eta.
>  
> Iritziak, irizpideak, eskertuko genituzke.
> lehen
> 
>  
> 
>  
> 
>  
> 
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180605/90064412/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago