[itzul] responsabilidad civil cruzada

IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki iibanez a bildua gipuzkoa.eus
As, Eka 19, 09:55:48, CEST 2018


Bi testu hauek aurkitu ditut, besteak beste:

1) “Beste adibide bat: Eta enpresa modura autonomo bat azpikontratatu badugu eta langile horrek lanean istripua izaten badu? Langileak uste badu istripua gure zabarkeriaren ondorio izan dela, ez ditugulako laneko arriskuen prebentziorako arauak bete, kalte-galerak eska diezazkiguke. Kasu hori estalita gera dadin, “erantzukizun zibil gurutzatua” kontratatu beharko genuke. Azpikontratatutako langileek, istripua dela-eta, gure aurka jar ditzaketen erreklamazioen aurrean babestuko gaitu”.

Erantzukizun zibil mota batzuei buruzko testu honetatik atera dut:
https://bloga.laboralkutxa.com/jarduera-profesionaleko-asegurua-behar-al-dut/

2) “18.2. ERANTZUKIZUN ZIBIL GURUTZATUA (SOILIK KALTE PERTSONALAK)

Estaldura honen bidez ezartzen denaren arabera, asegurua pertsona bat (fisikoa eta/edo juridikoa) baino gehiagoren onurarako kontratatzean, kontratu honek estaliko duen erantzukizun zibila duten pertsona guztiak hirugarrentzat hartuko dira elkarren artean, eta biktimako 1.200.000 ¤-ko azpimuga ezarriko da, estaldura honen arabera.

Aseguratzaileak uko egiten dio berariaz aseguru honen baldintzen arabera indemnizagarria izan daitekeen gertaera baten ondorioz aseguratutako aldeen aurka eduki edo eskura dezakeen subrogazio edo ekintza eskubideari, non eta poliza baliagarri eta kobragarri bat dagoen eta, hala bada, haren mugaraino.

Kanpoan geratuko dira, edonola ere, aseguratuaren eta/edo haren kontratistaren edo azpikontratisten lanaren xede den obra berak izan ditzakeen kalteak, baita horretan erabilitako ekipoak eta makineria ere”.

Erantzukizun zibilari buruzko testu luze espezifiko honetatik atera dut:

http://www.euskadi.eus/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso7685/es_doc/adjuntos/pliego_bases_tecnicas3.pdf


From: Iñaki Lopez de Luzuriaga [mailto:inaki.luzuriaga a bildua gmail.com]
Sent: lunes, 18 de junio de 2018 16:35
To: ItzuL
Subject: [itzul] responsabilidad civil cruzada

Kaixo! Norbaitek goiko horren euskarazko ordaina ezaguten bai? Eskerrik asko



Póliza de responsabilidad civil, que incluya


·       Responsabilidad Civil Cruzada, el sublímite por víctima no podrá ser inferior a 600.000¤.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180619/e1e470ce/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago