[itzul] Rochapea
Amaia Lasheras
amaiatxo a bildua yahoo.es
Ast, Mar 8, 14:14:46, CET 2018
Arratsalde on:
Izen horren euskarazko bi aldaera ezagutu ditut: Errotxapea eta Arrotxapea. Eta uste nuen ofiziala Arrotxapea zela. Iruņeko karteletan hala ikusten da gaur egun. Hala ere, gaur, Larrotxapea ere aurkitu dut webgune batzuetan, eta harrituta gelditu naiz.
Orain dela urte batzuk, onomastikan oso aditua den pertsona batek esan zidan susmoa zuela Larrutxapea edo horrelako zerbait izan zitekeela "Rochapea" izenaren jatorria. Ez dakit hortik datorren Larrotxapea bertsio hori...
Norbaitek badaki nondik datorren Larrotxapea "berri" hori eta zenbateko hedadura izan dezakeen gaur egun?
Eskerrik asko.
Amaia
| | Libre de virus. www.avast.com |
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180308/e5f40dec/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago