[itzul] ESAN OSTIAKO BLOGA

Esan Ostiako esanostiako.ehu a bildua gmail.com
Al, Mar 12, 16:00:18, CET 2018


Arratsalde on, itzultzaileok!

Itzulpengintza eta Interpretazioko gradua ikasten ari den ikasle talde bat
gara eta eskuartean dugun kontutxo bat zabaltzea gustatuko litzaiguke.


Esan osteko interpretazioaren inguruko blog bat daukagu; bertan, gure
interpretazioak, horien inguruko komentarioak, notaketak, bitxikeriak, eta
abar topatuko dituzue.


Zuekin akordatu gara, izan ere, interesgarria iruditzen zaigu zuek,
itzultzaile profesionalek, izan ditzakezuen ideiak gurekin partekatzea;
gomendioren bat, iruzkinen bat, edota animoak lur azpiko mailatik behera
ditugunean gu motibatze aldera…


Hasieran nahiko nahasgarria irudituko zaizue bloga (dauzkagun baliabideekin
antolaketa ez baitago gure esku). Hortaz, azalpen labur bat egingo dizuegu.

·         Esteka: http://esanostiako.blogariak.net/bloga/



Estekan sakatu ezkero, *Home, Aurkezpena,* *Bloga* eta atalen izenak
topatuko dituzue.

Atal bakoitza zertan datzan ikusteko sakatu atalen izenetan. Aldiz, edukia
ikusi ahal izateko sakatu ‘’Bloga’’ eta hortxe egongo dira guk igotako
sarrerak.

Mila esker zuen denbora eskaintzeagatik, eta ea etorkizun labur batean
elkarrekin lan egiteko aukerarik dugun!



Esan Ostialariak!!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180312/8e0b1492/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago