[itzul] Errotei buruzko esaera zaharrak

Mejuto García, Gilen g-mejutogarcia a bildua ivap.eus
Ast, Mar 15, 08:26:06, CET 2018


Egun on!

“Eihera” eta “bolu” hitzak” ere hor ditugu:

Eihera berriak irina xuri.
Eihera on da dabileno, eta ez geldirik dagoeno.
Eiheran berant dezanak, bidean laster.
Eihera batean ezin eho dezanak bertzerat laster.
Balizko eiherak ez du ogirik ehaiten.
Eihera onari bihi ona.
Nork bere eiherara ura nahi.
Eiherako Frantxiz, astoa ezin atxikiz.
Ur guziak eiherarat.
Urrutirean bolura dator ura.

From: Garikoitz Etxebarria [mailto:garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org]
Sent: miércoles, 14 de marzo de 2018 11:52
To: ItzuL
Subject: [itzul] Errotei buruzko esaera zaharrak




Egun on:

Hamaika bilaketa eginda errotak eta  esaera  zaharren ganean, errotei buruzko aipamen bakarra agertzen jat, <<Balizko errotak, irinik ez>>

Gehiago ezagutzen dozuez?

Loturarik?





Eskerrak aurrez!!!



Garikoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180315/2594195d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago