[itzul] Errotei buruzko esaera zaharrak

Agirre Garai, Jon jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ast, Mar 15, 13:22:26, CET 2018


Beste bat:
- Ze barri?
- Errotabarrin harri bi, bata dabil eta bestea geldi.

Hau Atxondo inguruan erantzuten da (zen?) berririk ez dagoenean, edo nonzeberri datorrenari ezer esan nahi ez zaionean. Herriko errotan harri bietako bat aspalditik ez zebilen eta...

Antzeko esanahia dauka honek:
- Zer berri?
- Zaharrak berri.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
From: Jesus Zabaleta [mailto:josuzabaleta a bildua gmail.com]
Sent: osteguna, 2018.eko martxoak 15 12:01
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Errotei buruzko esaera zaharrak

Aldiz joaten dira zorroak errotara.
Balizko eiherak eztitu ogirik ehaiten.
Baserri txarrak, errota urruti.
Batzuk garia, beste batzuk errota harria.
Berri ikasteko (jakiteko) errota ta itturria.
Eihera batian ezin eho dezanak bertzerat laster.
Eihera berriak irina xuri.
Eihera hon dabileno, eta ez geldirik dagoeno.
Eihera onari bihi ona.
Eiheran irina lotzen. / Eiheran sartzen dena, irinstatzen da.
Emakumea, baratzea eta errota egunero zaindu behar.
Erregeren zahia, eiherazainaren ogia baino hobea.
Errota badabilla, ura badabilla.
Errota onari bi(hi)a.
Errota ongi da dabillen bitartiño, ez geldirik dagolikan. / Errota on da dabilana, ez geldirik dagona.
Errota, auzo txarra.
Errotan beta eta bidean prisa. / Errotan denbora gal, bidean laster. / Errotan egon eta bidian laster.
Errotan irina, aroztegian burdina.
Errotazaiek zil (zilegi) du ebastea egunean agur (ahur) bat irin.
Ez dok tontoa (ergel, zozo) errotarie, artoan truk emoteko garie.
Gau gorri pelotari (eguraldi ona), goiz gorri errotari (eguraldi txarra).
Gu hilda gero be zorroak fuengo dire errotara. / Gu ilda ere zakuak errotara (eiherarat) fanen dira.
Gu hilda gero ere astoak errotara joango dira.
Gu ilda be, astuak errotara. / Gu hildakoan ere, astoak joango dira errotara.
Igaroriko urak errotarik eztarabil.
Ikazkinarekin beltz, eiherazainarekin (errotazainarekin) xuri.
Jaungoikoa berankor, baña ez aazkor [Jangoikua]. / Jainkoa berankor bainan ez ahanzkor. / Jainko huna luzakor... / Jainkoa luzakor... / Errota inguratuko duzu; Jinko huna luzakor, baina ez ahazkor.
Joandako urak errota ibilli (erabilli) ez.
Nork bere eiherara ura nahi.
Oa errotarat, irina lotuko zaitzu.
Presan eskapeniko (itzuritako) urek ezteu errotarik erabilko.
Sarritxan juanda, astuak errotako bidia ikasi.
Ur joanak ez du errotarik erabiltzen.
Ura geldirik, errota geldirik. / Urik ezean alperrik errota, ikusiaz gero edozein profeta. / Urik gabe errota isilik.
Urik barik errotarik eztabill.
Urik ez dun errotak ez du soñurik egiten.
Urrutirean (urrutik) boluara dator ura. / Urrutitik ura errotara.

Josu Zabaleta
josuzabaleta a bildua gmail.com



> El 15 mar 2018, a las 8:26, Mejuto García, Gilen <g-mejutogarcia a bildua ivap.eus> escribió:
>
> Egun on!
>
> “Eihera” eta “bolu” hitzak” ere hor ditugu:
>
> Eihera berriak irina xuri.
> Eihera on da dabileno, eta ez geldirik dagoeno.
> Eiheran berant dezanak, bidean laster.
> Eihera batean ezin eho dezanak bertzerat laster.
> Balizko eiherak ez du ogirik ehaiten.
> Eihera onari bihi ona.
> Nork bere eiherara ura nahi.
> Eiherako Frantxiz, astoa ezin atxikiz.
> Ur guziak eiherarat.
> Urrutirean bolura dator ura.
>
> From: Garikoitz Etxebarria [mailto:garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org]
> Sent: miércoles, 14 de marzo de 2018 11:52
> To: ItzuL
> Subject: [itzul] Errotei buruzko esaera zaharrak
>
>
>
> Egun on:
>
> Hamaika bilaketa eginda errotak eta  esaera  zaharren ganean, errotei buruzko aipamen bakarra agertzen jat, <<Balizko errotak, irinik ez>>
>
> Gehiago ezagutzen dozuez?
>
> Loturarik?
>
>
>
>
>
> Eskerrak aurrez!!!
>
>
>
> Garikoitz
>


[https://posta.elkarlan.euskadi.eus/disclaimer/marca_outlook_generico.jpg]<http://www.euskadi.net>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago