[itzul] Administrazioko testugintzaren lantegia (bi saio online eta bi aurrez aurreko), Patxi Petrirenarekin

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Al, Mar 19, 13:12:45, CET 2018


Izena emateko idazten dizuet... eta batzarrarebgatik zoriontzeko: lortu duzue! Eginik da eta aitizna doa ontzia!

 

Bakartxo

 

 

 

 

> Message du 19/03/18 12:39
> De : "EIZIE" 
> A : "ItzuL" 
> Copie ŕ : 
> Objet : [itzul] Administrazioko testugintzaren lantegia (bi saio online eta bi aurrez aurreko), Patxi Petrirenarekin
> 
>
Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa. Lantegi izango da ikastaro baino gehiago, eta biltzen den jendeak eratuko eta mamituko du neurri handi batean haren emaitza. Patxi Petrirena izango da irakaslea.

Lantegia apirilaren 12an hasiko da, eta aurrez aurreko saioak apirilaren 18an eta 25ean izango dira, Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Izena emateko epea: 2018ko martxoaren 19tik apirilaren 5era, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea.

 
Helburuak

-Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.

-Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.

-Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.




Mila Garmendiawww.eizie.eus943 277 111
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia. 



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180319/dd643569/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: logoa_mail.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 34158 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180319/dd643569/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago