[itzul] Euskalbar

Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus
Ost, Maiatza 30, 13:34:08, CEST 2018


Kaixo:

Oraindik ez dugu lortu Euskalbar lehen bezalako barra bat izatea, baina
zertxobait hobetu da Firefoxen azken eguneraketarekin. Orain errazago egin
daitezke bilaketak.

Shift+Ktrl+U sakatuta edo ikonoaren gainean klik eginda, automatikoki
agertzen da kurtsorea bilaketa-kuxan, eta zuzenean idatz dezakegu bilatu
nahi dugun hitza.

Behin bilaketa bat eginda, hurrengo bat egin nahi badugu, aurrekoa ezabatu
behar dugu, baina horretarako ere ez daukagu zertan sagua erabili.

Hemen dituzue zenbait tekla-konbinazio Euskalbar sagurik gabe erabili ahal
izateko:

- Shift+Ktrl+U (Euskalbarren leihoa irekitzeko eta kurtsorea han jartzeko)
- Ktrl+A (azken bilaketa osorik aukeratzeko)
- bilatu beharreko hitza idatzi
- Enter / Shift-Enter / Ktrl-Enter (Euskalbarren bilaketa-aukerak;
konfigurazioaren arabera, hiztegi batean edo bestean bilatzeko, banaka edo
batera bilatzeko)


[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>

Tel.: 943363040 | luzp.: 214

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/bazkideak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180530/d023a8b2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago