[itzul] Itzultzaile bila Eibarren

Bego Montorio bego.itzultzaile a bildua gmail.com
Or, Aza 2, 22:16:08, CET 2018


Kaixo:
Eibarko Udalean aldi baterako itzultzaile bila dabiltza, eta jenderik
aurkeztu ez denez, azaroaren 8ra arte luzatu dute izena emateko epea.
Zerrenda honetako norbaitentzat interesgarria izango delakoan, hona
zehaztasunak:
Lanpostuaren deskribapena: Izaera bereziko administrazio-testuak itzultzea.
Euskaraz aspaldi idatzitako testu zaharrak zuzentzea, gaur eguneko
hizkuntza-estandarrak betetzen ez dituztenak.

Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua.

Kontratuaren iraupena: 6 hilabete (lanaldiaren % 60)

Informazio guztia, "hemen":
https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/enplegua-beharginen-aukeraketa/lanbide/itzultzailea-euskara-gaztelania-gaztelania-euskara
. Lanpostuaren deskribapena: Izaera bereziko administrazio-testuak
itzultzea. Euskaraz aspaldi idatzitako testu zaharrak zuzentzea, gaur
eguneko hizkuntza-estandarrak betetzen ez dituztenak.

Agur bero bat,
Bego
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181102/29660899/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago