[itzul] ER: agur Xalba

Antton Elosegi aelosegi a bildua gmail.com
Lar, Aza 17, 16:03:15, CET 2018


1978an Eusko Kontseilu Nagusiaren Aldizkari Ofiziala sortu zenean Xalbador
Garmendia izan zen itzultzaile nagusi. Itzultzaile fina, sintaxi eta
terminologia arazoei euskara normal/jatorrarekin erantzuten irakatsi
ziguna. Zoritxarrez, hura kendu eta beste eskola ' esoteriko' eta
garbizalekoak nagusitu ziren orduko EKN ko eta ondorengo  EJaren euskaraz.
Nolako kaltea zuzenbideko euskara garapen sanoarentzat!  Agur Xalbador!

El 15/11/2018 12:48, "inaki irazabalbeitia" <inakixabier a bildua gmail.com>
escribió:

Santo Tomas lizeoan izan nuen Xalbador euskara-irakasle. Harekin ikasi
nituen paradigmak eta gainerkoak, nik euskal gramatikaz dakidanaren
oinarria.

Hau idatzi du EGIA GOIENETXEA, Gotzon (gegia a bildua gipuzkoa.eus) erabiltzaileak
(2018 aza. 15, og. (10:18)):

> Gogoan dut 1980ko hamarkadan asko lagundu zigula Gipuzkoako Foru Aldundian
> itzulpengintzan hasten ari ginenoi. Xalbador Garmendiari ikasi genion,
> adibidez, gaztelaniazko esaldi amaigabeak zatiki laburragoetan emateko
> ausardia; garai hartan *ausardia* behar baitzen horretarako.
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181117/ad990c19/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago