[itzul] El arte de acompañar
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 21, 18:54:01, CET 2018
Gramatika-kontu bat: nire ustez, -KO kasu-marka itsastean
zaienean, aditz-izenek ez dute izenek bezala funtzionatzen, "zertarako?"
galderari erantzuten baitiote.
Horregatik, eta "acompañar= amaiera arte ondoan egon" erabakitzen bada,
nire ustez "el arte de acompañar" euskaratzeko "amaiera arte ondoan
egoteAREN artea" esan beharko litzateke. Modu berean, "el arte de mirar" ez
da "begiratzeKO artea" (="arte para mirar"), baizik eta "begiratzeAREN
artea".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Axun Gereka (axuntxo a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2018 aza. 21,
az. (17:51)):
> Aukera batzuk:
> Amaiera arte ondoan egoteko artea.
> Azkeneraino lagun egiteko artea.
>
> Ondo izan.
>
> Enviado desde mi iPad
>
> El 21 nov 2018, a las 13:42, Jabier Zabaleta <euskara a bildua orio.eus> escribió:
>
> Herriko elkarte batek galdetu dit ea nola euskaratu beharko litzatekeen
> ‘el arte de acompañar’.
>
> Heriotza onaren inguruko hitzaldi baten izenburua-edo da eta, testuinguru
> horretan, ez dute ‘lagundu’ hitza erabili nahi (‘laguntzearen artea’ edo
> horrelakoren bat), oker ulertzeko arriskua saihesteko.
>
> ‘Akonpainamendu’ badakar Elhuyar hiztegiak; baina musikara mugatuta.
> Beraz, ez du ematen ‘akonpainamenduaren artea’ egokitzat jo dezakegunik.
>
> Euskaltzaindiaren hiztegiak jasotzen du ‘akonpainatu’ baina ‘lagundura’
> bideratzen zaitu.
>
> Norbaitek proposamenik?
>
> Ondo-ondo bizi.
>
>
> *Jabier Zabaleta*Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua orio.eus
> 943 830 346 –>8
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181121/95b0356c/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago