[itzul] Clase propietaria- clase poseedora

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Aza 27, 12:13:37, CET 2018


Gogoan izan ezazu ezen, hertsiki, "propietario" eta "poseedor" ez dela
gauza bera.
"Propietario" jabea da, noski.
"Poseedor", zentzu zorrotzean, dena delako ondasunaren "edukitza" daukana
(agian jabea ere bada, gerta daiteke ondasunaren jabe izan gabe ondasuna
besterik gabe "edukitzea").
Alegia, "jabe" izatea zuzenbidearen araberako izaera bat da.
"Edukitzaile" izatea, berriz, de facto hutsezko egoera bat.
Jabeen klasea/edukitzaileen klasea proposatuko nizuke nik.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Araitz Jauregi (araitzjl a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2018
aza. 27, ar. (12:09)):

> Egun on:
>
>
> *Clase propietaria* edo *poseedora*, nola itzuli edo adierazi izan den ba
> al daki inork?
>
>
> Mila esker
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181127/1ac03103/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago