[itzul] Montaditos y pulgas

Nekane Otamendi Artola notam83 a bildua hotmail.com
Ost, Urr 24, 20:24:30, CEST 2018


Guk Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbiderako egindako itzulpenetan "pintxo" eta "mokadutxo" erabili genuen. Pintxo euskaraz ere barra-barra erabiltzen dugulako eta mokadutxo orotarikoan agerturikoa aintzat hartuta eta erabilgarri erabilita.
________________________________
Nork: imanol salegi <isuuis a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2018(e)ko urriak 24, asteazkena 15:32
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Montaditos y pulgas

Ikusi egin behar testua nori zuzenduta dagoen eta zeri buruz diharduen, baina, Iruñeko kontuez ari bazarete, ez nuke beste lekuetako hitzik erabiliko. Iruñean horiek euskal izenik ez badute eta biak bereizi beharra baduzue, "ogitarteko txikiak eta oso txikiak" jarriko nuke.

Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus) erabiltzaileak (2018 urr. 24, az. (15:15)):
Tolosan bazen Txosne izeneko okindegi bat. Izan, opilen bat-edo omen zen txosne hori. Ez dakit gazia edo gozoa zen, bila aritu naiz baina ez dut ezer ere bilatu eta.
Gazia balitz-edo, txosne lehiaketa-edo izan liteke aukeretako bat....
[Euskara Zerbitzua - Euskararen Hiria]  Pello Goikoetxea Agirre
Euskara Zerbitzua - Itzultzailea-Interpretea
Tel: 943 483472
www.donostiaeuskaraz.eus<http://www.donostiaeuskaraz.eus/>





Nork:        Ales Bengoetxea/UDALA a bildua UDALA
Nori:        ItzuL <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Data:        24/10/2018 11:41
Gaia:        Re: [itzul] Montaditos y pulgas
________________________________




Donostiako Parte Zaharrean, taberna ezagun (eta euskaltzale) batean, ogitarteko koxkorrei "bolintxe" esaten zaie.

Bestalde, "nikolasa" izeneko opila (ogi txikia) ere ezaguna da gure herrian, eta izen hori du ematen zaio bereziki Nicolasa jatetxearentzat egiten zirelako.

Testua Donostiarako balitz, hitz horiek baliagarritzat joko nituzke, baina ez dakit zenbateraino izan daitezkeen esportagarri.

Ondo izan.


[cid:_1_0DC860B00DC85CB0003EA1F7C1258330]       Ales Bengoetxea Telletxea
Euskara Zerbitzua - Hizkuntza normalizatzailea
Tel: 943 483759
www.donostiaeuskaraz.eus<http://www.donostiaeuskaraz.eus/>


[cid:_2_0DC60E200DC60A4C003EA1F7C1258330]       [cid:_2_0DC615480DC61148003EA1F7C1258330]

[cid:_1_0DC626E40DC622E4003EA1F7C1258330]       [cid:_1_0DC62E0C0DC62A0C003EA1F7C1258330]

[cid:_1_0DC6303C0DC617A4003EA1F7C1258330]Iriarte Oyaga Miren ---24/10/2018 09:42:40---Egun on: Bi termino horiek itzuli behar ditugu gastronomiako testu baterako: "Concurso de montaditos

Nork:        Iriarte Oyaga Miren <miren.iriarte a bildua pamplona.es<mailto:miren.iriarte a bildua pamplona.es>>
Nori:        "itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Data:        24/10/2018 09:42
Gaia:        [itzul] Montaditos y pulgas
________________________________




Egun on:
Bi termino horiek itzuli behar ditugu gastronomiako testu baterako: "Concurso de montaditos y pulgas".
Berez, oker ez banago, ogitarteko txikiak dira "montaditos" eta "pulgas" direlakoak.
Irizpiderik bai horiek euskaratzeko?
Zalantza dugu bere horretan utzi, "ogitarteko txikiak" edo horrelako zerbait eman…
Mila esker

Miren Iriarte Oyaga
Itzultzailea - Traductora
IRUÑEKO UDALA - AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA
Itzulpen Zerbitzua - Servicio de Traducción
Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorra - Área de Transparencia, Innovación y Política Lingüística
Zapateria kalea 40, 3. solairua, 31001 Iruña - C/ Zapatería 40, 3ª planta, 31001 Pamplona
948 420979
miren.iriarte a bildua pamplona.es<mailto:miren.iriarte a bildua pamplona.es>
traditzul a bildua pamplona.es<mailto:traditzul a bildua pamplona.es>




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181024/d1c2c0db/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago