[itzul] 3 lege + kaudimenari buruzko zalantza

AZKARATE PEREZ, Mikel Gotzon mazkarate a bildua gipuzkoa.eus
Or, Api 12, 09:01:48, CEST 2019


Egun on:

2011ko azaroaren 16az geroztik, Estatuko legeek, lege organikoek, errege lege dekretuek eta legegintzako errege dekretuek euskarazko bertsioa izaten dute. Gaztelaniazko testua onartu eta hainbat hilabete igarota argitaratzen da euskarazko testua (euskarara itzulitako azken zuzenbide araua 2018ko urrian onartutakoa da). Beraz, han topatu daitezke horrelako arauen euskarazko izendapena. Adibidez, Google bilatzailearen laguntzarekin ("BOE Real Decreto Ley 9/2018" idatzita), euskarazko itzulpena aurkitu daiteke:


*         9/2018 Lege Dekretua: BOE.es - Documento BOE-A-2018-11135<https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjq1qCe9MnhAhVS-YUKHaQDDE8QFjAAegQIBBAB&url=https%3A%2F%2Fwww.boe.es%2Fbuscar%2Fdoc.php%3Fid%3DBOE-A-2018-11135&usg=AOvVaw2O0z8mzSHg2zy9oASVxMJs>. Hor sakatuta, hainbat hizkuntza ofizialetako bertsioak agertuko dira, euskarazkoa barne.

1/2004 Lege Organikoa 2012aren aurretik onartua denez, ez da agertuko BOEn itzulita (agian, beste toki batean bai). Eta 6/2019 Errege Lege Dekretua onartu berria denez, aldiz, pentsatzekoa da itzulpen prozesuan egongo dela.

Bestetik, "ratio de Capital de nivel 1 ordinario (CET 1)" terminoari dagokionez, berriro ere Google bilatzailean begiratuta, "capital" hitzarekin lotuta dagoela dirudi eta ez, ordea, "ratio" edo "nivel" hitzarekin. Euskaraz honela topatu dut terminoa Laboral Kutxaren agiri batean:


*         1. mailako kapital arruntaren ratioa (CET 1)<1.%20mailako%20kapital%20arruntaren%20ratioa%20(CET%201)>

...
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia


From: Jon Arbizu [mailto:jarbizu a bildua traducci.com]
Sent: jueves, 11 de abril de 2019 16:53
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] 3 lege + kaudimenari buruzko zalantza

Kaixo:

Non topa nezake hiru lege hauen euskarazko izendapena?

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190412/5d133fa1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago