[itzul] Halako..... Nauzu
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
As, Ots 12, 11:58:45, CET 2019
> Gutunetan eta, igorlearen aurkezpena egiteko erabiltzen da batzutan.
> Neure iritzian, arranditsua da. Ez dakit zein kasutan litzatekeen egoki.
Ez daki den arranditsua edo protokolozko usadioa, baina ziur da forma
hori hizkera alokutibotik datorrela, hau da, ez dela /eztabada/
oinarrizko tratamenduaren forma.
Ziurrenik, zuketa hizkera alokutibo zaharraren arrasto ihartu bat,
gelditu den bakarretakoa, izan daiteke. Hitanoan egiten den eran (/naiz/
> /naun, nauk/), zuketan /naiz/ > /nauzu/.
Wikipedian ongi daude gauzak azalduta, bi artikulu hauetan:
* Zuketa eta xuketa <https://eu.wikipedia.org/wiki/Zuketa_eta_xuketa>
* Eztabada <https://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabada>
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190212/96f66eca/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago