[itzul] lectura comprensiva

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ots 20, 18:57:29, CET 2019


Nik "ulertuzko irakurketa" emango nuke.
"Ikusizko kultura" esaten den bezalaxe.
Edo "ikus-entzunezko komunikazioa".

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du joseba andoni Duoandikoetxea (joanduzu a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2019 ots. 20, az. (18:49)):

> Nola emango zenukete 'lectura comprensiva' hori?
>
> Zer da 'Lectura comprensiva'? Hitz gutxitan esanda: testu bat irakurri,
> eta irakurri ahala ulertzea.
>
> Berritzeguneek-eta 'irakurketa ulerkorra' erabiltzen ei dute. Baina ez nau
> asebetetzen. Ohiko arazoa da (behintzat nirea): noiz '-garri' noiz '-kor'
> atzizkiak'?
>
> Jakina, zenbait testuingurutarako ez da zertan erabilirik terminoa, baina
> iruditzen zait komeni zaigula termino egoki bat topatzea. Proposamenik bai?
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190220/3dd3fd25/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago